Itzuli

Mutualiaren Ahotsaren eskola

2015. urtetik, urtero eskaintzen ditugu, EAEko hiru lurraldeetan, Ahotsaren Eskolaren deialdiak. Eskaera handitu denez, 2018an eskaintza zabalagoa egingo dugu.

Ahotsa lanabes moduan erabiltzen duten pertsonei zuzenduta dago eskola, eta ahots-teknikak ikastea da helburu nagusia. Hala, fonazio-aparatuak nola funtzionatzen duen eta ondo erabiltzen ikasiko dute; horrez gain, ahots-higiene eta -ohitura egokiak erakutsiko zaizkie, eta gaitz eta patologia nagusiak prebenitu ahalko dituzte.

Jardunaldiak doakoak dira enpresa elkartuentzat eta esperientzia handiko logopeda batek emango ditu. Saioetan ahots-teknika era praktikoan landuko da, talde txikietan.

Tailer bakoitza hiru saiotan emango da.

UDALERRIA

EGUNA

ORDUA

 

Gasteiz

Martxoak 6, 13 eta 20

09:30-11.30

Azaroak 6, 13 eta 20

13:00-15:00

 

Donostia

Martxoak 7, 14 eta 21

09:30-11.30

Ekainak 6, 13 eta 20

13:00-15:00

Azaroak 7, 14 eta 21

13:00-15:00

Bilbo Martxoak 8, 15 eta 22

09:30-11:30

Azaroak 8, 15 eta 22

12:00-14:00

 

Lotutako berriak