
Mutualiak Ahotsaren Eskolaren deialdi berria zabaldu du.
Ahotsa lanabes moduan erabiltzen duten pertsonei zuzenduta dago eskola, eta ahots-teknikak ikastea da helburu nagusia. Hala, fonazio-aparatuak nola funtzionatzen duen eta ondo erabiltzen ikasiko dute; horrez gain, ahots-higiene eta -ohitura egokiak erakutsiko zaizkie, eta gaitz eta patologia nagusiak prebenitu ahalko dituzte.
Jardunaldiak doakoak dira enpresa elkartuentzat eta esperientzia handiko logopeda batek emango ditu. Saioetan ahots-teknika era praktikoan landuko da, talde txikietan.
