MUTUALIAk hainbat jardunalditan parte hartu du, berdintasunaren, aniztasunaren eta kontziliazioaren inguruko bere ikuspuntua eta praktika egokiak azaltzeko.
- Maiatzak 26, «BERDINTASUN EZA EZ DA BEREZ SORTZEN, egin egiten dugu»
EMAKUNDEk antolatua; 2016ko urri eta abendu bitartean egingo den «Berdintasunaren gunea» prestatzeko. MUTUALIAk hitzaldi bat antolatuz parte hartuko du gune horretan.
- Maiatzak 27. «Emakumeak eta bizi-kalitatea»
Emakundek John Jauregian antolatua; bertan, osasun azterketetako desberdintasunak aztertu ziren, emakumeen berezitasunak kontuan edukiz (orain arte ez bezala).
- Maiatzak 31. EFR FOROA «Desgaitasuna eta kontziliazioa»
Madrilen, ILUNION-ONCEk antolatua
- Ekainak 6. DEBATE FOROA «EMAKUME ZUZENDARIEN SUSTAPENA: LORTUTAKO AURRERAPENAK ETA ERRONKAK»
Susana Camarerok, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren estatu-idazkariak, eta Sara Biegerrek, ISOTES plataformaren presidenteak, emakume zuzendarien talentuaren garapenean eta aniztasunaren kudeaketan lan egiten dugun enpresa eta erakundeei deitu ziguten, esperientziak elkarbanatzeko asmoz.
- Ekainak 17. EMAKUMEA&BERDINTASUNA eta EKINTZAILETZA
COMMUNITY of INSURANCEk antolatua, Bilboko Udalaren babesaz eta DEUSTO BUSINESS SCHOOL eta MET COMMUNITYren laguntzaz. Emakumeen ekintzailetzan gertatzen den bereizketa aztertu zen, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean.
- Ekainak 22. HITZALDIA «SOLDATA-ARRAILAREN aurka, tresna berritzaileekin»
CCOOk antolatua; parte hartzen dutenen artean, erakundeez gain (Enpresako eta Negoziazio Kolektiboko Berdintasunerako Idazkaritza eta Zuzendaritza Nagusia, besteak beste), berdintasun-politikak ezartzen ibilbide luzea egina duten erakundeak ere badaude, bai eta sindikatuko ordezkariak ere.
MUTUALIAk mahaietako batean parte hartuko du Berdintasunerako Zuzendariorde Nagusiarekin eta Sabadell Bankuarekin batera, SOLDATA-ARRAILAREN AURKAKO EKINTZAK ENPRESAN aurkezteko.