Mutualiak, laneko kontingentziak estaltzeko hari atxikitako enpresa kidetuen eta enpresa horietako langileen artean prebentzioa zabaltzeko ahaleginean, bere trebakuntza-eskaintza zabaldu eta beste dibulgazio-jarduera abiarazi du Campus Birtualean: «Enpresa-jardueren koordinazioa».
Laneko kontingentziak estaltzeko Mutualiari atxikitako langile autonomoei eta Mutualiarekin kidetutako enpresei eta horien langileei zuzenduta dago.
Lantoki batean, langileek beren zerbitzuak emateko bat egiten dutenean (bai langile autonomoak bai beste enpresa batzuen mendeko beren konturako langileak), elkarlanean aritu behar dute Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko araudia betetzeko; hau da, beharrezkoa da «enpresa-jardueren koordinazioa». Enpresa-jardueren koordinazioa Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikuluak erregulatu eta urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretuan garatzen du. Azken honek langileek bat egitean gerta daitezkeen arriskuak prebenitzeko eta bertaratutako langileen babeserako beharrezko bitartekoak ezartzen ditu.
Bitarteko horiek dibulgazio-jarduera honetan azalduta daude, koordinazio bat eskatzen duten egoera posibleen benetako adibideekin. Adibide horietan, langileen eskubideak eta betebeharrak zehazten dira, jarduera prebentiboen koordinazioa egokia izan dadin eta, beraz, legea bete dadin.
Era beran, desberdinduta datoz urriaren 24ko 1627/1997ko Errege Dekretuan ezarrita dauden eraikitze-obretako Segurtasuneko eta Osasuneko gutxieneko xedapenak.
Edukia:
- Aurkezpena
- Definizioak
- Enpresen betebeharrak koordinazioan
- Koordinazio-bitartekoak
- Jarduera prebentiboen koordinazioa
- Exekuzio-fasea
- Erreferentziako araudia
- Laburpena
Jarduera honetan edo gure Campus Birtualeko beste edozein dibulgazio-jardueratan izena eman dezakezu; horretarako, jarduera bakoitzean aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu. Kasu honetan, sakatu «Enpresa-jardueren koordinazioa».
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Prebentzio Sailarekin, prevencion@mutualia.es helbide elektronikoaren bidez, edo deitu telefono hauetara: 945 009 077; 943 440 526 eta 944 042 105.