Mutualiak Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzeko antolatu duen ekitaldi honetara gonbidatzen zaitu: “Mutualia. Adimen artifiziala lan-esparruan. 0Bidean Aintzatespenak eta 2023ko argazki-lehiaketako sariak ematea”.
Ekitaldian, laneko istripuak murrizten ekarpen nabarmena egiten duten enpresentzako 0Bidean 2023 Aintzatespenak emango dira, baita urtero gizartean laneko arrisku-prebentzioaren balioak azpimarratzeko antolatzen dugun Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazki Lehiaketaren XX. Edizioko sariak ere.
Eta hitzaldi interesgarri bat izango dugu, “Adimen Artifiziala lan-esparruan. Araudia, arriskuak eta aukerak” izenburuarekin, hizlari hauen eskutik: Guillermo García González, Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko Lan Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakasle titularra eta Amanda Moreno Solana, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UHUN) Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzenbideko irakaslea.
Osalanek 2023ko apirilaren 24an eta 25ean antolatutako “Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko V. Biltzarrean” izango da ekitaldia.
Ekitaldiaren programa:
- Ekitaldiaren aurkezpena
- Hitzaldia: “Adimen Artifiziala lan-esparruan. Araudia, arriskuak eta aukerak”.
- Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazki Lehiaketaren XX. Edizioko sariak ematea.
- 0Bidean 2023 aintzatespenak ematea.
- Amaiera, familia-argazkia eta otordua.
Gainera, hilaren 24an eta 25ean, “Laneko Segurtasunaren eta Osasunari buruzko Nazioarteko V. Biltzarrean” izango dugun standean bisitatu gaitzakezue. Han, laneko ongizate fisiko eta emozionalaren esparruan prebentzio-aholkularitzatik eskaintzen ditugun zerbitzurik berrienak azalduko ditugu.
(Edukiera mugatua)
