Itzuli

Mutualiaren Estresa Kudeatzeko Eskola arrakastatsua

Mutualiak Estresa Kudeatzeko Eskola garatu du aurten, enpresei zein langileei estresaren prebentziozko kudeaketa lantzen laguntzeko. 

Erakundeetan estres sortzaile bezala nabari ditzakegun tentsio-egoerak izan daitezke. Egun, badakigu erreakzio berrien gaineko kontrola ezar dezakegula; alegia, estresa gainditzeko estrategiak geureganatu ditzakegula.

Behar hori dagoela kontuan harturik, Estresa Kudeatzeko Eskola garatu dugu urtean zehar, enpresei zein langileei estresaren prebentziozko kudeaketa lantzen laguntzeko, identifikatzeko erak ikasteko, eragin dezaketen arrazoiak ezagutzeko eta maneiatzeko teknikak ikasteko.

Gai horretan esperientzia handia duen psikologo, terapeuta eta coach bat arduratzen da programaz, eta hiru saio izaten dira, lau multzotan banatuta:

  • Estresa eta horrek lanean dituen ondorioak ezagutzea eta horien berri ematea.
  • Jarrera pertsonalak entrenatzea eta estres-egoeratan komunikazio hobea kanalizatzea.
  • Denboraren kudeaketa maneiatzea eta hobetzea.
  • Eguneroko estresa kudeatzeko ohitura eta baliabide pertsonalak.

Enpresa elkartuentzat doakoa da eskola, eta EAEko hiru lurraldeetan talde txikientzako deialdiak egin dira. Parte-hartze maila dela eta eta irakaslearen balorazio onak jaso ostean, egitasmoa arrakasta itzela izan dela baiezta dezakegu. Hurrengo egunotan urteko azken eskolak izango dira, hori bai, lekuak kasik agortuta daude.

 

 

 

Lotutako berriak