Itzuli

MUTUALIAREN PREBENTZIOARI BURUZKO ARGAZKI ERAKUSKETA HARTUKO DU OSALANEN KONGRESUAK

  • Euskalduna Jauregiko sarreran ikusgai egongo dira Mutualiak duela 15 urtetik hona antolatzen duen lehiaketan parte hartu duten 30 argazki.
  • Prebentzioaren kultura sustatu, lan-istripuen aurkako kontzientzia hartu eta lan esparru seguruagoak eta osasuntsuagoak lortzea du xede.

Mutualiak esku-hartze zabala izango du Osalanek Euskalduna Jauregian antolatutako Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko IV. Biltzarraren baitan, heldu den azaroaren 14, 15 eta 16an. Tailerrak, hitzaldiak eta azaroaren 14an ospatuko den Mutualia Sarien banaketa izango dira bertan.

Ekimen horiez gainera, Euskalduna Jauregiak Prebentziozko Begiradak erakusketa hartuko du. Lan prebentzioaren arriskuen inguruko Mutualiaren argazki lehiaketaren 15 urteko ibilbide honetan aurkeztutako 1.500dik gora argazkietatik 30 irudi aukeratu dituzte. Helburua prebentzioaren kultura sustatu, lan-istripuen aurkako kontzientzia hartu eta lan esparru seguruagoak eta osasuntsuagoak lortzea da. Istripuen prebentzioaren unibertsaltasuna irudikatzen duen titare eta orratz banaz osatutako argazki sinple batetik hasita goitik behera babestuta, altuera zorabiagarrian edo galdategi bateko salda-jaurtiketen ondoan lan egiten duten pertsonen irudi harrigarrietara, irudien imajinarioa arreta erakartzeko tresna boteretsua da. Baina arretaren ostean hausnarketa dator. Beraz, argazki bakoitzak testu eta datu eta galdera sorta dakartza bere alboan, hausnarketa gauzatu dezagun.

 

https://www.youtube.com/watch?v=CAoUqd_QHGQ

Lotutako berriak