Mutualiako Prebentzio Aholkularitzak martxan jarri du Laneko Arriskuen Prebentziozko Begiradak Argazki Lehiaketaren beste edizio bat. Gizartea laneko segurtasunari eta osasunari buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da lehiaketaren helburua.
Modalitateak:
- Argazki onenaren saria, 1.200 €
- Adimen artifizialaren bidez sortutako irudi onenaren saria, 600 €
- Bideo labur onenaren saria, 1.200 €
Material guztiek laneko arriskuen prebentzioa landu behar dute, estatuko errealitatean bakarrik jarriz arreta eta prebentzioaren balioak nabarmenduz, dela arrisku-egoerak dela jardunbide egokiak aipatuz, azken horien balioespen positiboa egingo delarik.
Epea 2025eko otsailaren 15ean amaituko da, eta epaimahaiaren erabakia Mutualia Sariak banatzeko ekitaldian jakinaraziko da. Ekitaldia Mutualiako erabakimen handiko ospitalean (EHO Mutualia) egingo da, Gasteizen, 2025eko martxoaren 25ean, Mutualiaren 125. urteurrenean.
Parte-hartzea doakoa da, eta lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarriak erabat onartzea.
ANIMATU PARTE HARTZERA!
