Jakinarazten dizuegu argitaratu dela 665/2024 Errege Dekretua, uztailaren 9koa, Gizarte Segurantzaren beste eskubide batzuen kotizazioari eta likidazioari buruzko Erregelamendu Orokorra, abenduaren 22ko 2064/1995 Errege dekretuak onetsia, aldatzen duena LAABko langileen kotizazioari lotuta, zeinak zenbait zehaztapen gehitzen baititu aipatutako Kotizazioari buruzko erregelamenduko 44 (Kotizazio-oinarriak eta -motak) eta 46 (Kotizazioaren urteko erregularizazioa) artikuluetan, urtean lortutako errendimenduaren arabera, haiek egokitzeko araubide honetarako kotizazio-sistema ezarri zuten aldaketetara:
- Epez kanpo aurkeztutako altei eta altarik ez izateagatik Laneko Ikuskaritzak eta Gizarte Segurantzak sustatutako likidazio-aktetan barne hartutako aldiei aplika dakizkiekeen oinarriari lotutako zenbait alderdi zehazten ditu.
- Zehazten du ezen, erregularizazio-prozeduratik eratorritako Gizarte Segurantzako kuota kalkulatzeko, kontuan hartu behar direla ez bakarrik jardueratik eratorritako errendimenduak, baita bestelako inguruabarrak ere (adb., egindako jardueraren sailkapen ekonomikoa aldatzeagatik edo langilearen alta- eta baja-data berrikustetik eratorritakoak), baldin eta kuotok kalkulatzeko erabakigarriak badira.
- Kasu zehatz batzuetan urteko errendimenduak nola erregularizatu zehazten da; besteak beste, Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian eta Itsasoko Langileen Araubide Bereziko I taldean langile autonomo gisa altan aldi berean egotearen kasuan edo egindako jarduerengatik arau bereziak aplika badaitezke, adibidez, errendimendu baxuko artista autonomoen edo salmenta ibiltariko langile autonomoen kasuan.
EDa 2024ko abuztuaren 1ean sartuko da indarrean (hura argitaratu ondorengo hileko lehen egunean)
Azalpen-koadro bat erantsi dugu, laguntza gisa.