Urriaren 10ean Osasun Mentalaren Mundu Eguna ospatzen da, ongizate emozionala zaintzea garrantzitsua dela gogoratzeko funtsezko eguna. Mutualian bat egiten dugu egun honekin, eta, honenbestez, lan-ingurune osasungarriak sortzeko konpromisoa berresten dugu. Gure helburua langile ororen ongizatea bultzatzea da, arrisku psikosozialen prebentzioa bereziki nabarmenduta.
Zer da ongizate emozionala?
Ongizate emozionala aldarte bat da, non pertsona bere gaitasun propioez ohartzen den, bizitzaren presio normalei aurre egin diezaiekeen, produktibitate eta emankortasunez lan egin dezakeen, eta komunitateari ekarpen bat egiteko gai den.
Mutualiaren prebentzio-ikuspegia
Mutualian nola enpresek hala horietako langileek beren osasun mentala babesteko baliabideak izan ditzaten lortzeko lan egiten dugu. Mutualian honako hauek eskaintzen ditugu:
- Diagnostikoa osasunaren zaintzan: Lehen urratsa zera da, jakitea zer egoeratan dauden bertan lan egiten duten pertsonak. Horregatik, gauzatu beharreko ekintzak zehazteko eskura dauden diagnostiko-baliabideei buruzko aholkuak ematen dizkiegu enpresei. Gure «Ohitura osasungarriei buruzko inkesta» lagungarria da ekintza-plan eraginkor bat ezartzeko.
- Arrisku psikosozialen alorreko aholkularitza eta laguntza: Arrisku psikosozialak hainbat faktoreren ondorioz sortzen dira: lana gaizki antolatuta egotea, jazarpen- edo eraso-egoerak, kontziliaziorako oztopoak existitzea, etab. Mutualian aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen dugu, eta baliabide espezifikoak jartzen ditugu eskura baliabideok kudeatzeko.
- Arrisku psikosozialak kudeatzeko baliabideak: Enpresa orok prebentzio-plan bat izan behar du lanpostuko arriskuetarako –hala nola arrisku psikosozialetarako– neurriak ebaluatu eta kudeatzeko. Mutualian hainbat baliabide ditugu, hala nola eskuliburuak, protokoloak eta gidaliburu praktikoak (estresa kudeatzeko gida, erasoei buruzko eskuliburua eta lan-arloko indarkeria eta jazarpenari buruzko gidaliburua), baita gure ongizate emozionalaren eskolak eta gure Campus Birtualean egin ditzaketen prestakuntza-jarduerak ere, erakunde bakoitzak bere dokumentazioa eta plangintza sortu dezan.
- Ongizate emozionalari buruzko eskuliburu berriak
- Estresaren kudeaketa
- Denboraren kudeaketa
- Automotibazioa
- Gatazken kudeaketa
- Enpatiaren garapena
- Elkarrizketa erabakigarriak
Zure enpresak jarduera horietakoren batean parte hartu edo gure eredua ezarri nahi badu, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzarekin harremanetan jar zaitezke: prebentzioa@mutualia.eus
