Mutualiaren estranetean funtzionalitate berria dago erabilgarri: Osasunaren kudeaketarako adierazleei buruzko txostena, zenbait formatutan.
Txostena eguneko 24 orduetan eskatu ahalko da, urteko 365 egunetan, eta modu sinple eta arinean sortuko da hemen.
Txostena gure enpresa mutualisten beharrizanen analisi sakonean oinarrituta dago, eta, hori egiteko, Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikarien aholkularitza jaso dugu. Bertan jasotzen da Laneko Istripu, Gaixotasun Profesional, Gaixotasun Arrunt eta lanekoak ez diren Istripuengatiko patologiek eragiten dituzten lanera ez-etortzeari buruzko urtebeteko (gehienez) informazioa.
Lankidetzan aritzen diren enpresek eta aholkularitza-enpresek, osasuneko adierazleen (denboran zehar) gaineko txosten honen bitartez, datu garrantzitsuak biltzen dituzte: ezbeharrak, maiztasuna, larritasuna, azken urteetako bajen iraupena, bai eta sektoreko datuen alderaketa ere.
Txostenaren eskema honako hau da:
- Enpresaren datu orokorrak
- Kontingentzia profesionalari
buruzko datuak.
- Hileko ebolutibo alderatuaren grafikoak
- Ezbehar kopuruaren analisia – kontingentzia profesionala
- Ezbehar/maiztasun/larritasun/ez-etortze/iraupen-indizeak
- Osasun-jarduera
- Kontingentzia arrunta
(kontingentzia arrunta bakarrik Mutualiarekin izango balu)
- Hileko ebolutibo alderatuaren grafikoak
- Ezbehar arruntaren analisia
- Ezbehar/ez-etortze/iraupen-indizeak
- Kontrol-, jarraipen- eta osasun-jarduera
Txostenak pertsonalizatzea
Pertsona orok pertsonalizatu ahalko du behar duen informazioa, bere beharrizanen arabera. Aldi berean, informazioa esportatu ahalko du, PDFn nahiz Excel formatuan, informazioa azkar ikusi eta atera ahal izateko; izan ere, horrek aukera ematen du informazio honekin lan egiteko.
Funtzionalitate hau estraneteko erabiltzaile guztientzat egongo da erabilgarri. Zure erakundeko pertsonaren batek atal horretara sartzerik ez izatea komeniko litzatekeela uste baduzu, jakinarazi iezaguzu.
Araba: 945 00 90 92
Bizkaia: 944 25 25 56
Gipuzkoa: 943 44 05 45
Madril: 91 567 03 71
