
OTSAILAREN 20KO 2/2023 LEGEA, ARAU-HAUSTEEI ETA USTELKERIAREN AURKAKO BORROKARI BURUZKO INFORMAZIOA EMATEN DUTEN PERTSONAK BABESTEARI BURUZKOA (2023/02/21EKO BOE)
Lege hau onetsita, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2019/1937 Direktiba, 2019ko urriaren 23koa, Espainiako Zuzenbidean sartzen da. Lege horren helburua da 2. artikuluan jasotzen direnetako ekintza edo ez-egiteren baten BERRI EMATEN duten pertsona fisikoak lege horretan aurreikusten diren prozeduren bidez behar bezala BABESTEA jasan ditzaketen ERREPRESALIETATIK, eta erakundeen INFORMAZIOAREN KULTURA eta INTEGRITATEAREN azpiegiturak INDARTZEA, INTERES PUBLIKOKO mehatxuak prebenitzeko eta detektatzeko mekanismo gisa
Sektore PUBLIKOKO erakunde guztiek eta 50 langiletik gora dituzten sektore PRIBATUKO erakunde eta enpresek (eta haietako batzuek nahiz besteek sortutako ALDERDI POLITIKOEK, SINDIKATUEK, ENPRESA-ERAKUNDEEK eta FUNDAZIOEK, betiere funts publikoak jasotzen edo kudeatzen badituzte) EBren zuzenbidearen arau-hausteak izan daitezkeen ekintza edo ez-egiteei buruz edo arau-hauste penal eta administratibo astunei buruz informatzeko aukera emango duen barneko informazio-sistema bat ezarri beharko dute 2023-06-13a baino lehen. Horrez gainera, informatzaileak babesteko politikak onetsi eta aplikatu beharko dituzte, haien aurkako errepresaliak saihesteko. Beraz, betebehar hori duten erakunde eta enpresak behartuta daude 2023-06-13a baino lehen hau egitera:
- INFORMATZAILEA BABESTEKO POLITIKA BAT ONETSI (langileen legezko ordezkariei kontsultatu ondoren) eta erakunde barruan jakitera eman
- Barneko informazio-sistemaren ARDURADUNA izateko pertsona fisiko edo organo kolegiatu bat izendatu, eta dagokion agintaritza independenteari jakinarazi.
- Lege horretara egokitutako INFORMAZIO-KANAL bat gaitu, webgunearen hasierako orritik irispidea duena
- BARNEKO INFORMAZIO-SISTEMA KUDEATZEKO PROZEDURA bat onetsi
- INFORMAZIOA eta TREBAKUNTZA eman langileei eta gobernu-/partaidetza-organoei
Legean jasotzen diren aginduak hausten dituzten pertsonentzat (fisikoak nahiz juridikoak) isun handiekiko zehapen-erregimen bat aurreikusten du Legeak.
José Ángel Moral
Mutualiaren Gai Juridikoen Zuzendaritza
