Mutualian, kalitate asistentzialaren bikaintasuna funtsezko oinarria da, pazienteak esperientzia ona izan dezan bermatzeko. 2023an, emandako osasun-zerbitzuen kalitateari dagokionez pazienteak duen pertzepzioan eragina duten zenbait alderdi ebaluatu dira. Helburu nagusia da jakitea zer gogobetetze-maila duten pazienteek zerbitzuei dagokienez, etengabeko hobekuntzarako alderdiak ebaluatzeko eta ezartzeko. Jarraian, alderdi horietako bakoitzean lortutako emaitzak adierazi dira:
- Itxarote-denbora: Itxarote-denborak faktore kritikoa izaten jarraitzen du pazientearen esperientzian. Itxaronaldiak murriztera eta arretaren eraginkortasuna hobetzera bideratutako kudeaketa-sistema bat ezarri da. 2023an, 8,38ko batez besteko nota lortu da alderdi horretan.
- Informazioa: Gardentasuna eta informazio egokia funtsezko elementuak dira pazientea bere arreta-prozesuan ahalduntzeko. Bere osasun-egoerari buruzko informazioari esker, pazienteak aktiboki parte hartu dezake bere osatze-prozesuan. Helburu horrekin sortu zen Educator Programa. 2023an, gogobetetze-maila handia izan zen emandako informazioari dagokionez, eta batez besteko puntuazioa 8,66 izan zen.
- Arreta pertsonalizatua: Pazienteak esperientzia ona izan dezan, funtsezkoa da osasun-langileek gertuko arreta profesionala ematea. 2023an, arreta pertsonalizatua eta errespetuzkoa eskaintzen eta Humanizazio Proiektuan lan egiten jarraitu da. Alderdi horretan 8,93ko batez besteko puntuazioa lortu da.
- Kalitatezko instalazioak: Arreta-ingurunearen erosotasunak eta segurtasunak eragin nabarmena dute pazientearen esperientzian. 2023an zehar estandar altua mantendu da instalazioetan, eta 8,97ko batez besteko puntuazioa lortu da.
- Balorazio orokorra: Pazientearen ebaluazio orokorra hautemandako kalitate asistentzialaren funtsezko adierazle bat da. 2023an, alderdi horretan batez beste 8,74ko puntuazioa lortu da, eta 2022an 8,65ekoa izan zen. Adierazle horrek islatzen du Mutualiak emandako osasun-zerbitzuekiko gogobetetze-maila orokorra.
Eskainitako zerbitzuen balorazioari dagokionez, 2023an 2904 inkesta egin ondoren, ospitalizazio- eta errehabilitazio-zerbitzuan lortutako bikaintasuna nabarmentzen da, 9,46 eta 8,95eko puntuazioekin hurrenez hurren; ondoren, kontsulta- eta larrialdi-zerbitzuak daude, 8,5etik gorako notarekin.
Gomendatze Indize Garbia (NPS): 2023an, Mutualiak kontuan izan du NPSaren neurketa, pazientearen gogobetetasunaren funtsezko adierazle gisa. % 52,9ko batez besteko NPSarekin, agerian geratzen da erabiltzaileen gomendatze-maila handia izan zela, eta % 63,64k 9 eta 10eko puntuazioa eman zuten; horrek esan nahi du ikuspegi positiboa dagoela, eta probabilitate handia dagoela Mutualiaren zerbitzuak gomendatzeko.
Mutualiak lanean jarraitzen du pazientearen arretarako osasun-zerbitzuak hobetzeko, eta hurbileko eta kalitatezko osasun-laguntza eskaintzen du, kalitate asistentzialarekin eta pazientearen segurtasunarekin duen konpromisoa bermatzeko.
