Mutualiak Pertsonak mobilizatzeko eskuliburua jarri du dohainik bere langile elkartuen eskura.
Osasun eta asistentzia sektoreetan ohikoa izaten da pertsonak mobilizatu behar izatea autonomia funtzionalaren falta dela-eta, izan pertsonok lekualdatzeko, haien gorputz-jarrera aldatzeko, edo errehabilitazioko ariketak, tratamenduak edo higiene-zereginak egiteko. “Pertsonak Eskuz Mobilizatzea” (PEM) esaten zaio horri, eta hor biltzen dira giza indarra erabilita pertsona bat edo haren pisuaren zati bat altxatu, jaitsi, eutsi, bultzatu edo arrastatzeko zeregin guztiak.
Horrelako jarduerak modu desegokian egiteak, askotan, mugimendu zehaztugabeak bereganatzea dakar, bai eta ahalegin handiak egitea ere. Horiek jarduera errepikakor bihurtzen direnez, lesio osteomuskularrak eragin ditzaketen baldintza ergonomiko desegokiak agerrarazten dituzte.
“Pantonera” erako formatu berri batean aurkeztuta, eskuliburuaren xedea da modu bisual, arin eta errazean manipulazioak egiteko bereganatu behar diren mugimendu eta jarrera egokiak ezagutzeko tresna izatea eta, horrela, lesio-arriskua murriztea.
