ekfb
Itzuli

Piraguismoa, udako ekintza gogokoenetariko bat

Piraguismoa da gure kirolari sarrien arrakasta ekartzen dion espezialitateetako bat. Euskal Kirol Federazioen Batasunaren sekzioko lerro hauek baliatuta, udako modalitateekin jarraitzen dugu, eta piraguismoa praktikatzeak dituen abantaila eta dibertitzeko aukera ugariak ezagutarazi nahi genituzke. Batez ere, oraingo sasoia kontuan hartuta. Piraguismoaren onura oparoei esker, kirol jarduera gogokoenetariko bat da, naturarekin harreman zuzenean egoteaz gozatu nahi duten pertsonen artean. Azken urteotan, piraguismoaren federazio-lizentziek ia ehuneko 25eko hazkundea izan dute, eta horrek erakusten du egunetik egunera kirol honek gero eta zale gehiago dituela.

Izan ere, euskal kirolaren espezialitate hau oso sendoa dela baieztatzen du Federazioa dagoeneko 25 klubek osatzeak.

http://www.euskalkanoe.eus/index.php/eu/federacion-2/federakuntzako-klubak. Piraguismoko Euskal Federazioaren helburu nagusia da klubak babestea eta ordezkatzea, eta, piraguismoak erakartzen dituen pertsonen artean, kirol hori praktikatzeko aukerak erraztea eta bultzatzea, eta modalitate guztiak sustatzea, enfasi berezia jartzen kirol nahiz aisialdirako jarduera gisa duen alderdian.

Udako garaia aprobetxatu nahi bada sasoian jartzeko, eta gainera gure hondartzen edo ibaien uretan erlaxatzeko, piraguismoa praktikatzea aukera paregabea da. Piraguismoaren onurez gozatzeko urteko unerik onenetarikoa da uda, eta kirol ezin hobea da adin guztietako jendearentzat. Piraguismoaren abantailetako bat da, hondartzetan edo ibaietan egiten denez, modalitate askotan, naturaz zeharo gozatzea ahalbidetzen duela. Gainera, kirol jarduera hau praktikatzera animatzen diren pertsonek aukera izaten dute normalean iristerik ez daukaten lekuetara heltzeko, adibidez, kaletara edo halako beste ametsezko tokietara. Horixe da piraguismoaren indargune nagusietako bat: posible egiten du senideekin edo lagunekin une oso bereziez gozatzea. Kirol ideala da paraje berriak aurkitzeko, eta, horretan, paisaiaren edertasuna eta natura dira protagonista.

Piraguismoan ordubete baino ez arituta, 300 kaloria erre daitezke, eta beraz, kirol ezinhobea izan daiteke pisua jaitsi nahi bada. Eta besoak indartzeko aproposa izateaz gainera, dortsalak eta abdominalak bizkortzeko aukera ere ematen du, une oro oreka mantendu behar izateak gihar horiek martxan jartzera behartzen baititu kirolariak. Horrenbestez, piraguismoa oso kirol egokia da hainbat alderdi kontuan hartuta, eta paregabeko onurak dakartza indarra lortzeko eta bihotz-biriketarako. Izan ere, halako ur-kirolek batzuetan oharkabean geratzen den honako bertutea dute: kirol hori praktikatzean kaloria-gastua oso altua dela.  Piraguistak oreka gainditu behar du, eta, hortaz, gorputz-enborraren egonkortzaileak (gihar parabertebralak; dortsal zabal biak, bai abdominalak bai gerrikoak; hanketakoez gain, zeharka) funtzionamenduan mantentzen dira eten barik. Arraunkadetan, piraguistak arraun-ontziari eragiten dio indarrik handiena ahal bezainbeste energia aurreztuta, eta, horrela, egiten diren giltzadura anitzeko mugimenduak intentsitate handikoak eta ibilbide luzekoak dira, eta, horrenbestez, besoen eta bizkarraren giharreria aktibatzen du. Mugimenduaren simetria funtsezkoa da lesioak saihesteko, eta, beraz, adi egon behar da teknikarekin. Segurtasunari dagokionez, palistak igeriketa menperatu behar du perfekzio osoz, eta ezinbestekoa da soinean beti salbamendu-txalekoak eramatea. Piraguismoa da ontzi arinaren gainean egiten den ur-kirol dibertigarrienetariko bat, eta bertan pertsona bakarra, bi edota lau joan daitezke palekin, ibilbidean bultzada hartu ahal izateko. Guztiz gomendagarria da garai honetarako.

Lotutako berriak