Itzuli

Posible al da aparteko ordainsaria erreklamatzea hilero banatuta kobratzen bada?

Hemen azalduko dugun kasua honako hau da: aparteko ordainsaria hilero banatuta kobratuz gero, erreklamatu al daiteke dagokion hilean?

Ezinezkoa dirudi ordainsaria banatuta jaso baita, baina halako kasuek eman dute zeresanik.

Aparteko ordainsariak askatasunez itundu daitezke.

Hala, Langileen Estatutuko 31. artikuluak honako hau dio: hala ere, aparteko haborokinak urteko hamabi hilabeteetan hainbanatzea ere erabaki daiteke hitzarmen kolektiboetan.

Horrenbestez, hitzarmen kolektiboan aparteko ordainsariak urteko hamabi hiletan banatzea ezartzen bada, horixe aplikatuko da eta ordainketa jaso ondoren ezingo da berriz ordaintzeko eskatu.

Dena den, zenbait hitzarmenetan aparteko ordainsaria banatuta ordaintzea berariaz debekatzen da eta, hilero banatuz gero, zenbatekoa ordainsari arruntzat joko da.

Kasu horretan, debekua argia denez eta ordainketa ordainsari arruntzat joko dela adierazi denez, aparteko ordainsaria hamabi hiletan banatuta ordainduta egon arren, dagokion zenbatekoa ordainsari arruntzat joko da eta aparteko ordainsariak ordaintzeko egongo dira. Horrenbestez, haien ordainketa erreklamatu ahal izango da.

Gai hau Auzitegi Gorenera iritsi zen eta 2012ko urtarrilaren 25eko epaian erabaki zen. Horren arabera, hitzarmen kolektiboan aparteko ordainsaria banatuta ordaintzea debekatu bada, zenbateko hori ordainsari arruntzat joko da eta enpresaburuak aparteko ordainsariak ordaintzeko izango ditu. Beraz, erreklamatu ahal izango dira.  Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2012ko urriaren 16ko epaian erabilitako irizpidea (2152/2012 erreguzko errekurtsoa).

Horrenbestez, hitzarmen kolektiboan aparteko ordainsariak banatzea debekatu ez bada edo banatuta ordaindu diren zenbatekoak ordainsari arruntzat jo ez badira, aparteko ordainsariak banatuta ordaindutzat joko dira. Aitzitik, banatuta ordaintzea debekatu bada eta ordaindutako zenbatekoak ordainsari arruntzat jo badira, aparteko ordainsariak ordaindu gabe egongo dira eta erreklamatu egin ahal izango dira.

Pedro Fraile. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua

Lotutako berriak