Ahots-eskola
Ekainean eta uztailean, hainbat ahots-eskola eman eta emango dira EAEko hiru lurraldeetan.
Ahots-eskolaren helburu nagusia da ahotsa lantresna gisa erabiltzen duten profesionalek ahots-teknika erabiltzen ikastea. Fonazio-aparatuak nola funtzionatzen duen eta modu zuzenean nola erabiltzen den azalduko zaie; ohitura eta ahots-higiene egokiak edukitzeko jarraibideak emango zaizkie, eta ahotsaren gaixotasun eta patologia nagusiak ezagutu eta prebenitu ahal izango dituzte.
Jardunaldiak doakoak izango dira elkartutako enpresentzat, eta esperientzia handiko logopeda batek emango ditu; bertan, ahots-teknika landuko da modu praktikoan eta talde txikietan.
Mutualiako ahots-eskolaren jardunaldi berriak urrian izango dira, honako egun eta ordutegi hauetan:
BILBO: Urriak 8, 15 eta 22, 13:00 – 15:00.
DONOSTIA: Urriak 9, 16 eta 23, 13:00 – 15:00.
GASTEIZ: Urriak 10, 17 eta 24, 13:00 – 15:00.
Estresa kudeatzeko eskola
Erakundeetan, estresaren eragiletzat har ditzakegun egoerak gertatu daitezke. Gaur egun, badakigu erantzuteko modua kontrolatu dezakegula, hau da, estresa gainditzeko estrategiak geureganatu ditzakegula.
Beharrizan horren jabe, Mutualiak estresa kudeatzeko eskola sortu zuen, estresaren prebentzio-kudeaketaren gaia jorratzen laguntzeko —bai enpresen aldetik, bai langileen aldetik—, baita estresa identifikatzen, horren abiarazleak zeintzuk izan litezkeen eta berau maneiatzeko teknikak ikasteko ere. Ikastaroa doakoa da enpresa elkartuentzat, eta gaian aditua den psikologo batek emango dizkie eskolak talde murriztuei.
Aurten, estresa kudeatzeko eskola EAEko hiru lurraldeetan egingo da, irailean eta azaroan, honako egun eta ordutegi hauetan:
URTEKO LEHENENGO ESKOLA:
- BILBO: IRAILAK 10, 17 eta 24, 09:30etik 13:00era.
- DONOSTIA: IRAILAK 11, 18 eta 25, 09:30etik 13:00era.
- GASTEIZ: IRAILAK 12, 19 eta 26, 09:30etik 13:00era.
URTEKO BIGARREN ESKOLA:
- BILBO: AZAROAK 5, 12 eta 19, 09:30etik 13:00era.
- DONOSTIA: AZAROAK 6, 13 eta 20, 09:30etik 13:00era.
- GASTEIZ: AZAROAK 7, 14 eta 21, 09:30etik 13:00era.
Absentismo-topaketak
Gaur egun, absentismoa enpresen arazo nagusietako bat da; izan ere, eragin nabarmena dauka, hala emaitzetan nola sistema eragileetan. Horrexegatik, Mutualiak aholkularitza-zerbitzu bat emango die enpresa elkartuei, eta zerbitzu horren xedea izango da laneko absentismoa murrizteko beharrezkoak diren jarduketa-ildoen inguruko orientazioa ematea. Helburu hori aintzat hartuta, hainbat mintegi eta tailer eskainiko dira, eta adituak prest egongo dira gai horretan pertsonalizatutako aholkularitza emateko.
Absentismoa kudeatzeari buruzko topaketak ekainean hasi dira, Laudion eta Durangon, baina beste tailer batzuk egingo dira irailean, beste udalerri batzuetan.

