mutualia ictus
Itzuli

Prebentzioa, iktusaren aurkako babesik onena

Iktusaren Nazioarteko Eguna dela eta, Freno al Ictus Fundazioak, Espainiako Neurologia Elkartearekin (SEN) eta SENen Gaixotasun Zerebrobaskularrak Aztertzeko Taldearekin (GEECV-SEN) batera, eta GMPren laguntzarekin, dibulgazio-jardunaldi bat egingo du datorren urriaren 30ean, “Iktusari buruzko Topaketa Zientifiko eta Soziala” izenburupean, gaixotasun horrek Espainian duen eragina ikuspegi zientifikotik zein sozialetik aztertzeko.

acto ictus 2023

Espainian, emakumeen heriotza-eragile nagusia da iktusa, eta ez da adinekoen gaixotasuna, hiru iktusetik bat lanean aktibo dauden pertsonengan gertatzen baita.

Zein dira arrisku-faktore nagusiak?

  • Diabetesa
  • Presio arterial altua
  • Elikadura
  • Kolesterola
  • Osasun emozionala, estresa
  • Sedentarismoa
  • Tabakoa, alkohola eta drogak kontsumitzea

Zer egin dezaket?

Iktusen % 90 prebenitu daiteke.

Horregatik, hartu bizimodu osasungarria izateko konpromisoa:

  • Egin dieta osasungarria eta orekatua
  • Egin jarduera fisikoren bat eta egin aurre sedentarismoari.
  • Utzi tabakoa eta drogak kontsumitzeko ohiturak, eta gutxitu alkohol-kontsumoa.
  • Zaindu zure osasun emozionala, saihestu estresa, eta izan bizimodu aktibo eta osasungarria.

Eta gogoratu, edozein sintoma izanez gero…

  • Aurpegiko paralisia
  • Gorputz-adarren batean indarra galtzea (hanka, besoa edo biak)
  • Hitz egiteko arazoak
  • Bat-bateko buruko min handia
  • Ikusmenaren bat-bateko alterazioa

DEITU 112 telefono-zenbakira

Lotutako berriak