“Prebentziozko Begiradak” izenburupean, Mutualiak argazki erakusketa inauguratu zuen atzo Gasteizen, Osalan eta Vital Fundazioarekin elkarlanean.

Alberto Alonso, Osalanen zuzendari nagusia, ekitaldian izan zen, eta era honetako egitasmoek duten garrantzia nabarmendu zuen, izan ere, aipatu bezala, lan arriskuen prebentzioa gizarteari gerturatzen laguntzen baitute.
Bestalde, Mutualiaren kudeaketa zuzendariak, Ismael Callek, mutuak lan arriskuen prebentzioarekiko duen konpromisoa azpimarratu zuen, eta prebentzioa lan esparru osasuntsuagoak lortzeko oinarrizko tresna dela adierazi ere.
“Prebentziozko begiradak” laneko arriskuen prebentzioari begiratzen dion argazki sorta bat da. Ikuspegi askotarikoa eta iradokitzailea, Mutualiaren laneko arriskuei buruzko argazki-lehiaketan parte hartu duten 1.500tik gora argazkien artean jasoa. Istripuen prebentzioaren unibertsaltasuna irudikatzen duen titare eta orratz banaz osatutako argazki sinple batetik hasita goitik behera babestuta, altuera zorabiagarrian edo galdategi bateko salda-jaurtiketen ondoan lan egiten duten pertsonen irudi harrigarrietara, irudien imajinarioa arreta erakartzeko tresna boteretsua da.
Erakusketa ikusgai izango da Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan (Postas 13, Foruen plazaren alboan) heldu den uztailaren 29ra arte.
