Martxoaren 25ean, “Prebentziozko begiradak” lehiaketaren hogeita bigarren edizioko sariak banatzeko ekitaldia egin zen Gasteizko Mutualiako Erabakimen Handiko Ospitaleko ekitaldi-aretoan, Mutualia Sarien banaketa-jardunaldiaren eta gure 125. urteurrenaren ospakizunen barruan. Prebentziozko Begiradak lehiaketa, zeinak hasiera batean laneko arriskuen prebentzioaren arloko argazkirik onenak saritzen baitzuen, aldatuz joan da, eta kategoria berriak gehitu zaizkio, hala nola adimen artifizialak sortutako irudirik onenaren saria eta laneko segurtasunari eta osasunari buruzko bideo labur onenaren saria.
Aurtengo edizioan, hauek izan dira kategoria bakoitzeko irabazleak:

Carlos de Cos /Argazkiaren izenburua: «Redes»

Danel Solabarrieta / Argazkiaren izenburua: «Naturarekin elkarlanean»
BIDEO LABUR ONENAREN saria (1200 €): David Gómez Díez / Bideoaren izenburua: «La prevención nuestra mejor opción» (bideoa)
Hauek osatu dute epaimahaia, eta eskerrak eman nahi dizkiegu horregatik:
- Iñaki Olaizola Nogales, Osalaneko Plangintzako zuzendariordea
- José Antonio Carnero Fernández, Bizkaiko lan-ikuskaria
- Jorge Arbaiza Zabalo, idazkari nagusia – Gerentziako Zuzendaritzaren albokoa
- María del Mar Crespo Millán, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzako arduraduna
Zorionak eman nahi dizkiegu sarituei, eta eskerrak parte hartu duten guztiei. Espero dugu hurrengo edizioetan ere parte hartzea.
