Itzuli

Prestazio Berezien Batzordearen eginkizuna ezagutzen al duzu?

Prestazio Berezien Batzordearen Misioa, Mutualiaren gizarte-erantzukizunaren parte dena, besteren edo norberaren konturako langileei eta horien eskubidedunei gizarte-laguntzako prestazioak aitortzea da, hain zuzen ere, lan-istripuak eta laneko gaixotasunak eragindako premia-egoeren aurrean.

Batzorde honen eginkizuna Eskutik Batzordeko kideen ilusio eta lanari esker garatzen da. Eskutik egitura-organua da, Osasun Bitartekari Unitateko (OBU) kideek, osasun-arloko erizain diplomadunek eta Prestazio Ekonomikoen saileko bi gizarte-laguntzailek osatzen dute. Istripu larria izan duten pertsonen beharrak aztertzen dituzte, kasu bakoitzari erantzunik egokiena eman asmoz, nola osasun arloan, hala gizarte gaiei dagokienez. Halaber, Prestazio Ekonomikoen saileko langileek informazio osoa biltzea ahalbidetzen dute. Iaz, bada, 548 txosten izapidetu ziren. Aurkeztutako kasuak Batzordeak aztertzen ditu hiruhilean behin, eta hala, joan den urtean 1.150.000 euro bideratu zituzten gizarte-laguntzetara.

 

Lotutako berriak