logo corporación rama
Itzuli

Rama Korporazioak laguntza-zentroen, zerbitzuen eta baliabideen egitura indartu du

  • Sei erakundek osatuko dute Korporazioa hemendik aurrera: Activa Mutua; Cesma, Mutua de Andalucía y de Ceuta; Ibermutua; MAC, Mutua de Accidentes de Canarias; Mutualia eta Unión de Mutuas.
  • 189 osasun-zentrok, 6 ospitale propiok eta erkidetutako ospitale batek osatutako zentro- eta zerbitzu-sarea dago Rama Korporazioan, eta Espainiako probintzia guztietan dago presente.
  • 3.225.700 langile inguru babesten ditu, eta estaldura ematen die 343.000 enpresari baino gehiagori.

Activa Mutua Gizarte Segurantzarekin parte hartzen duten elkartutako mutualitateen laguntza-sarera sartuta, hau da, Rama Korporaziora, sei erakundek osatuko dute Korporazioa hemendik aurrera: Activa Mutua; Cesma, Mutua de Andalucía y de Ceuta; Ibermutua; MAC, Mutua de Accidentes de Canarias; Mutualia eta Unión de Mutuas. Hala, indartu egin da zentro, zerbitzu eta baliabideen egitura. Modu horretan, asistentzia-estaldura hubilekoagoa bermatzen zaie Korporazioko mutualitateek babestutako enpresa eta langileei. Halaber, asistentzia- eta administrazio-zerbitzuak erabiltzeko aukera handiagoa eskaintzen du, bai eta arreta azkarrago eta efizienteagoa ere.

Rama Korporazioan sartutako erakundeek bitartekoak, baliabideak eta zentro-sarea bateratu dituzte, bai kontingentzia profesionalek eragindako osasun-laguntza emateko (horren baitan, laneko istripuek edo gaixotasun profesionalek eragindako larrialdi medikoak, ospitaleko eta anbulatorioetako osasun-asistentzia, diagnostikorako probak egitea, tratamendu terapeutikoak eta errehabilitazio eta fisioterapia daude sartuta), bai kontingentzia arruntak direla-eta aldi baterako ezintasuna duten langileei egiten zaizkien proba medikoak eta errehabilitazio-probak kontrolatzeko, egiteko eta horien jarraipena egiteko.

Oro har, Rama Korporazioan 343.000 enpresa elkartutik gora daude, eta 3.225.700 langile babestu inguru. Espainiako probintzia guztietan asistentzia-sare bat dute erabilgarri; guztira, 189 asistentzia-zentro, 6 ospitale propio (Bilbon, Castellón, Murtzian, Donostian, Tarragonan eta Gasteizen kokatuak), eta erkidetutako bat, Sant Antoni de Benaixeven (Valentzia).

Rama Korporazioaren xedea da kudeatzen dituzten asistentzia-baliabideen eta prestazio ekonomiko eta sozialen kudeaketaren efizientzia hobetzea, horretarako, zerbitzuen eskaintza eta kalitatea hobetuz, babestutako enpresa eta langileen mesedetan.

Ildo horretan, Rama Korporazioak ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+b) programak sustatzen ditu, osasun-arreta osatu eta indartzen duten zerbitzu berriak abiarazteko, eta babestutako langileen laneko osasuna hobetzeko. Era berean, Rama Korporazioko mutualitateek ekimen komunak sustatuko dituzte nork bere eraldaketa digitaleko programetan, prozesu eta zerbitzuak robotizatzeko eta horien kudeaketa automatizatzeko.

Lotutako berriak