Seguridad vial mascotas
Itzuli

Seguru al daramatzagu gure etxeko animaliak?

Animaliek etxean duten presentziak gora egin zuen nabarmen pandemiaren ostean; zehazki, % 38 hiru urtean, zifra hauetaraino: 9 milioi txakur, 6 milioi katu eta 5 milioi txori; horiei arrainak eta bestelako espezieak erantsi behar zaizkie.

Joan den hamarkadako hazkunde kuantitatiboaz gain, hazkunde kualitatibo bat ere izan da haiekin dugun harremanean, gure familietako kide aktibo bihurtu baitira. Harreman horren ondorioz, gizarteak gero eta zerbitzu eta produktu gehiago eskaintzen ditu animalien ongizaterako, eta beraz, zenbat eta integrazio handiagoa, orduan eta erregulazio eta baliabide gehiago pertsona eta animalien egunerokotasuna errazteko.

Aipagarria da mugikortasun segurua biziki garrantzitsua bihurtu dela animalion eguneroko bizitarako; kasu honetan, Animalien Ongizatea eta Bide Segurtasuna batu egiten dira, animaliaren espeziea eta tamaina gorabehera, garraio-formularik egokiena bilatzeko.

Zer dio benetan arauak?

Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen 13.artikuluaren arabera, arreta berezia jarri behar dugu “[gidariak] garraiatzen dituen gauzak edo animaliak ondo kokatuta joan daitezen, gidariari trabarik sor ez diezaioten.” Arau hori guztiz urri eta zehaztasunik gabea da gaur egun. Zentzuzkoa denez, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren hurrengo aldaketan, xehetasun handiagoz jasoko da etxeko animaliak ibilgailuetan garraiatzeko era. Bitartean, adituei galdetu diegu, eta zenbait gomendio zehatz egin dituzte, guztiak ere sen onari jarraituz.

ZER EZ DUGUN EGIN BEHAR INOIZ:

  • Animaliei beren uhalarekin bakarrik eutsi.
  • Aske utzi, eserlekuan zein maletategian.
  • Aurreko eserlekuetan jarri.
  • Burua leihotik ateratzen utzi.
  • Txikiak badira eta garraio-kutxa batean badaramatzagu, kalitate txarreko plastikozkoa izatea kutxa eta ainguratu gabea uztea.

ZER EGIN BEHAR DUGUN:

  • Txikitatik autora ohitu.
  • Pisua eta tamaina kontuan hartu kalitatezko segurtasun-arnesak edo eta garraio-kutxak hautatzeko.
  • Garraio-kutxen kasuan, istripu edo eta balazta-kolpe gogorrek aurrerantz botako ez dituztela ziurtatu.
  • Geldialdiak sarri egin.

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak egin nahi dituen aldaketak eta segurtasun-estandarrak finkatzen dituen Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Pasiboari Buruzko Lantaldeak (GRSP) dioena ikusirik, nabarmena da murriztu egin nahi dela animaliei buruzko pertzepzio sozial berriaren eta haiekiko kontsiderazio burokratiko eta administratiboaren artean dagoen aldea. Gogoratzea besterik ez dago duela urte gutxi arte adingabeek inolako euspenik gabe bidaiatzen zutela ibilgailuetan.. Eboluzionatzeak hobetzea esan nahi du, segurtasuna hobetzea.

Lotutako berriak