reciclar-medicamentos
Itzuli

Sendagaiak ere birziklatu egiten dira

Zure etxeko botikinean iraungitako edo behar ez dituzun sendagaiak badituzu, edo botiken ontzi hutsak (prospektua barne) gertuen duzun farmaziako SIGRE PUNTUAN utzi behar dituzu. Mutualian sortzen direnak farmazia-zerbitzura bidaltzen dira edo centro bakoitzeko berariazko edukiontzietan uzten dira. Medikamentu hauek EZIN DIRA EMAN, suntsitu egin behar dira. 

 

sendagaiak birziklatzea

ZER ERAMAN BEHAR DA SIGRE PUNTURA? 

  • Iraungitako sendagaiak 
  • Sendagai-kutxak 
  • Behar ez dituzun sendagaiak 
  • Ontzi hutsak 

 

SIGRE PUNTUAn medikamentuak emateak onura asko ditu, bai ingurumenari dagokionez, bai osasunari dagokionez. 

INGURUMEN ONURAK 

  • Sendagaien hondakinak ingurumenera iristea saihesten da, gure planetako fauna eta flora babestuz. 
  • Ontzietako materialak (kartoia, beira, plastikoa, etab) birziklatzea errazten da, zuhaitzak moztea saihestuz. 
  • Energia elektrikoa sortzen laguntzen da medikamentu-hondarren balorazio energetikoaren bidez, eta, horrela erregai fosilen kontsumoa murrizten da. 
  • Alderantzizko logistikari esker, urtero 1400 tona CO2 inguru isurtzea aurrezten da. 

 

OSASUN ONURAK 

  • Etxeko botikinean sendagaiak pilatzea saihesten da. Horrela, automedikazio desegokiaren ondoriozko arriskua gutxitzen duzu, baita iraungita edo egoera txarrean dauden sendagaiak erabiltzeran ondoriozkoa ere. 
  • Osasun-ohitura osasungarriak sustatzen dira, hala nola osasun-profesionalek agindutako tratamenduak betetzea edo botikina aldizka berriskutea. 

Lotutako berriak