Mutualiaren helburu nagusia, babestutako eta atxikitako pertsonei osasun-zerbitzuak ematen dizkienean, pazientearen segurtasuna eta kalitatea, ongizatea eta babesa gure laguntzaren oinarri izatea da.

OVID-19ak eragindako pandemian zehar, gure lan egiteko modua egokitu dugu. Une oro pazientearen segurtasuna zainduta, gure langileen prebentzio, segurtasun eta laneko osasun neurriak ere indartu ditugu, Mutualia Segurua lortzeko: koronabirusik gabeko espazio bat, gure osasun laguntzaren kalitateari kalterik egin gabe.
Tele-errehabilitazioa edo urrutiko errehabilitazioa izan da hartu dugun neurrietako bat. Modu horretan, gure mediku errehabilitatzaileek eta fisioterapeutek gure pazienteen tratamenduan beharrezkoak diren zerbitzuak ematen jarraitu ahal izan dute, eta une oro jarraitu dituzte segurtasunaren eta datuen babesaren arloko irizpideak.
NOLA EGIN DUGU?
Edozein errehabilitazio-tratamendutan, behar-beharrezkoa da pazientearekin kontaktu hurbil eta zuzena izatea:
Fisioterapeuten eta pazienteen arteko deiak bideodeiak. Gehiagotan egin ditugu:
- Zinesiterapia gidatuko ahozko orientazio deiak.
- Ariketak gomendatzea, erakustea eta gainbegiratzea beste bitarteko telematikorik ez duten pazienteei.
– Posta elektroniko bidezko harremana. Ariketak plataforma hauen bidez bidaltzea:
- Mutualiaren Gehitu plataforma: “Fisioa etxean” bideoak.
- Mutualiaren Youtube kanala: Mutualiaren Prebentzio Zerbitzuko “Fisioa etxean” eta “Mutualia On” bideoak, prebenitzeko xedearekin.
- Hep2Go plataforma, Mutualiaren lizentzia. Errehabilitazioaren arloko profesionalentzako plataforma, pazienteentzako etxeko ariketa-programak sortzeko.
- Microsoft Teams bidez harremana mantentzea.
- APP Mutualia
Esperientzia oso positiboa izan da. Gure fisioterapeutek zein pazienteek hala baloratu dute. Fisioterapeuta/paziente arteko lankidetza oso estua izan da, eta konfiantzazko eta lasaitasunezko harremana ezarri du. Pazienteak motibazio nahikoa izan du ezarritako errehabilitazioarekin aurrera jarraitzeko. Fisioterapeutaren irudiaren bidez, mediku errehabilitatzaile, traumatologo eta kirurgialariekin zubi bat ere ezarri da, eta, horrela, eguneroko telefono bidezko harremanaren bidez, pazienteek formulatu dituzten zalantzei, kontsultei eta sor litezkeen konplikazioei erantzun diete.
Eraldaketa digitalaren garaian, Mutualiak teknologia berrien aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta gure pazienteei osasun arretarik onena eta seguruena emateko laguntza zerbitzu guztiak egokitu ditu.