Aurtengo bigarren seihilekotik aurrera, gaur egungo trafiko-seinaleen katalogoa eguneratuko da, mugikortasunean gertatzen ari diren aldaketa berriei erantzuteko. Seinale berriak pixkanaka ezarriko dira errepide-sarean, 2023an zehar. Aldaketa Zirkulazioko Erregelamendua aldatzeko Errege Dekretuaren proiektuan dago aurreikusita, eta 2023. urtearen erdialdean sartuko da indarrean.Seinale batzuen diseinua erabat aldatuko da; beste batzuk garai eta mugitzeko modu berrietara egokituko dira; eta beste batzuk desagertu egingo dira. Garrantzitsua da haiek identifikatzen jakitea eta haiekin ohitzea, ustekabean harrapa ez gaitzaten eta ahalik eta azkarrena beteko ditugula bermatzeko.
Zer aldaketa datoz?
Seinale berriak:
S-1b: Errei anitzeko errepide baten hasiera adierazten du.

S-45: Bidegorria. Hiri-inguruneetan bidegorriak daudela adierazten du.

S-46: Oinezkoek eta txirrindulariek erabiltzeko pasabidea

R-118: Patinete elektrikoen zirkulazioa debekatzen du.

R-119: Patinete elektrikoen eta bizikleten zirkulazioa debekatzen du.

R-120: Emisio Gutxiko Guneetarako (EGG) sarbideetan
Zenbait ibilgailuri sartzea galaraziko zaie, duten ingurumen-bereizgarriaren arabera (B, C, ECO edo 0 Emisio).

R-420: Patinete elektrikoentzako bide esklusibo bat da.
Ibilgailu horiek handik joan behar dute derrigor.

R-421: Bidea nahitaezkoa da patinete elektrikoentzat eta bizikletentzat; partekatu egin behar dute.

R-422: Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen gidariak (patinete elektrikoak, bizikletak edo monozikloak) ibilgailutik jaitsi eta oinez jarraitzera behartzen ditu, seinalea ezeztatzen den arte.

Seinale hauei diseinua aldatuko zaie:
STOP: Tipografia handiagoa du, eta hobeto ikusiko da.

P-8:Barrerarik gabeko trenbide-pasagune arriskutsu bat. Lokomotoraren diseinua modernoagoa da.

P-20a:Oinezkoen pasabide bat hurbil. Aurreko karratu urdina ordezkatuko du.

P-22a:Txirrindularientzako pasabide bat dagoela eta horren arriskuaz ohartarazten du. (22b seinalearen ordez).

P-24a:Animaliak galtzadan. Lehen orein bat agertzen zen. Orain basurde bat ageri da, ohikoagoa baita inguru horietan.

P-33: Ikuspen gutxiko tartea. Orain, auto bat ikusiko dugu ikuspen gutxiko eremu batean sartzen.

Azpimarratzekoa da P-21 seinalearen aldaketa, zeinak haurrak ibiltzen diren leku bateko arriskua adierazten baitu: irudien ordena aldatu da, eta neska jarri aurrena.

Mugikortasuna eta ibilgailuen zirkulazioa etengabe aldatzen ari dira, gizartea aldatu ahala. Bide-erabiltzaile guztiekin justuagoa eta jasangarriagoa den mugikortasun bat lortzeko bidean, azpiegitura berriak sortzen dira, ohiturak eta lehentasunak aldatzen dira, eta gidariei erronka berriak sortzen zaizkie. Hemen, kasuistika oso ezberdinei erantzuten dieten seinaleak bildu ditugu, helburu bera dutenak: ahalik eta modurik eraginkorrenean ohartaraztea eta informazioa ematea MUGIKORTASUN BERRIA deitzen dugun oraingo erronka honetan.
