
Urrian Mutualia Ikasgelaren ekitaldiarekin jarraituko dugu.
Gai Hauek jorratuko dira:
- Langile autonomoen lanari uzte estalduran eman diren aldaketak
Azkeneko aldaketen ondoren galdera da: zein dira autonomoak lanari uztearen prestazioa eskatu ahal izateko bete behar dituen baldintzak? Eman diren aldaketak asko eta anitzak dira, eta horietako batzuk garrantzi handikoak, gainera.
Onartu den Mutuen Lege berriak autonomoek lanari uztearen prestazioa jaso ahal izateko bete behar dituzten baldintzak malguagoak bihurtu ditu. 2015-01-01etik lanari uztea egiaztatzeko %10eko urteko galera alegatzea nahikoa izango da; orain arte %30eko urte osoko irabazien edo %20eko bi urtetako (segidan eta osoak) irabazien galera alegatu behar ziren.
2015-01-01etik aurrera 35/2015 Legeak Mutuen erregimen juridikoa aldatu du, eta aldaketa eta berrikuntza garrantzitsuak ekarri dizkio abuztuaren 5eko 32/2010 Legeari, eta langile autonomoen lanari uztearen babesari sistema zehatza ezarri dio.
- Mutualiaren Estranetaren bitartez Eskuordetutako Ordainketaren kudeaketa eta kontsulta
Aplikatu behar diren Aldi Baterako Ezintasunaren kenkarien kontsulta eta oinarrien kalkuluaren aldaketa.
Zorraren grabaketa onartu eta eskatzea.
Egin ez diren konpentsazioak itzultzeko eskaera.
Ordainketaren ziurtagiria sortu eta bidali.
