vision zero
Itzuli

VISION ZERO IKUSPEGIA. Urrezko 7 arau. 

2023-2027 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako Estrategiak, Gizarte Segurantzaren prebentzio-jardueren plan orokorra aplikatuz, mutuei agintzen die helburu jakin batzuk betetzera bideratutako aholkularitza-, laguntza- eta informazio-ekintzak barne hartzeko beren programetan; helburu horietako bat da VISION ZERO hedatzea, lanari lotutako osasun-arazoei buruzkoa.  

VISION ZERO mundu mailako kanpaina bat da, GIZARTE SEGURANTZAREN NAZIOARTEKO ELKARTEAK (GSNE) bultzatua, eta LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO EUROPAKO AGENTZIAREN (EU-OSHA) laguntza jasotzen du; kanpainak prebentzioari buruzko ikuspegi eraldatzailea du, hiru alderdi hauek integratzen baititu lanaren maila guztietan: segurtasuna, osasuna eta ongizatea.  

Hiru alderdiak 

Ideia honetan oinarritzen da ikuspegia: laguntzaileen ongizateak kalteak murrizten ditu, eta lanari lotutako kalteak prebentzio-kultura sendo bat eraikiz saihestu daitezke. Lan-ingurune osasungarriak sortzea du helburu, eta, kausak murriztuta, heriotzak, istripu larriak eta gaixotasun profesionalak prebenitzea da haren lehentasunik handiena. 

VISION ZEROk soluzio zehatzak, malguak eta enpresa bakoitzaren premietara eta lehentasunetara egokitzen direnak proposatzen ditu, ez du betebeharrik ezartzen, eta ez du ez eperik eta ez ikuskaritzarik. Erakundeak berak ezarriko ditu bere aurrerapen-erritmoak, helburuak, egin beharreko ekintzak eta proiektuan lan egingo duten pertsonak. Malgutasun horri esker, VISION ZERO onuragarria da leku, enpresa eta industria guztietan, edozein dela ere haien tamaina eta munduko edozein eskualdetan. 

Prebentzioa ulertzeko modu berri bat da, eta pertsonak dira osasunerako zero kalte izango duen lana diseinatzera eta mantentzera bideratutako estrategia horren ardatza. Pertsonen inplikazioari ematen zaio garrantzia gorabeherak ahalik eta ondoena kudeatzeko. 

Lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak ez dira patuaren emaitza, eta saihestu daitezke, beti kausaren batek eragiten baititu. Prebentzio-kultura sendo bat eraikita, kausak ezabatu daitezke, eta laneko kalteak prebenitu daitezke. Horregatik, hobetzeko aukera gisa ikusten dira istripuak.  

Lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikuspegi tradizionalaren eta VISION ZEROren arteko alderaketa 

Ikuspegi tradizionala VISION ZERO 
Helburua: Istripuak eta gaixotasun profesionalak saihestea Helburua: Lan-ingurune segurua 
Lehentasuna: Lan-arriskuen prebentzioa Lehentasuna: Segurtasuna, osasuna eta ongizatea 
Motibazio estrintsekoa. Eginbehar gisa Motibazio intrintsekoa: Uste osoz 
Arriskuak kudeatzeko sistema Lidergoaren eta ikaskuntzaren kultura 
Jokabideak aldatzea / Akatsak saihestea Pertsonak ahalduntzea, modu seguruan lan egin dezaten 
LAP formala, dokumentala eta espezializatua LAP dinamikoa eta partizipatiboa 
Emaitzen adierazleak Prebentzio-ahaleginaren adierazleak 
Pertsonen jokabidea arazo gisa Pertsonak soluzio gisa 

Komunitaterekin bat egin nahi baduzu, esteka hauetan bidez egin ahal izango duzu: 

VISION ZEROREN TRESNAK 

Erakundeko langileak dira akatsak saihesteko eta aldaketak egiteko gakoa, baina, haien konpromisorik gabe, arauak eta dokumentazioa ez dira nahikoa zerbait aldatzeko.  

Konpromisoa, komunikazioa, kultura prebentiboa eta akatsetatik ikastea dira Zero Ikuspegiranzko aldaketetan arrakasta lortzeko funtsezko 4 faktoreak 

4 faktoreak 

URREZKO 7 ARAUAK 

VISION ZEROk proposatzen du lau faktoreak lantzea, Urrezko 7 Arauen bidez; arau horiek kudeaketa-kontzeptu eraginkor eta praktikoetan oinarritzen dira, eta, hala, ikuspegi proaktibo bat bultzatzeko aukera ematen dute, lantokian prebentzioaren kultura sustatzeko. 

1. Lidergoa nork bere gain hartzea – konpromisoa erakustea.  

2. Arriskuak identifikatzea – arriskuak ebaluatzea. 

3. Helburuak definitzea – programak lantzea. 

4. Sistema segurua eta osasungarria bermatzea – ondo antolatuta egotea. 

5. Segurtasuna eta osasuna zaintzea makinetan, ekipamenduetan eta lantokietan. 

6. Kualifikazioak hobetzea – eskumenak garatzea. 

7. Pertsonengan inbertitzea – partaidetzaren bidez motibatzea.  

Arau bakoitzak egiaztatze-zerrenda bat dauka, modu bizkorrean ebaluatzeko enpresan dagoeneko urrezko zer arau barne hartu diren, zer hobetu daitekeen eta non hartu behar diren neurri zuzentzaileak. “VISION ZERO: lan osasungarria eta istripurik gabea lortzeko Urrezko 7 Arau” gida. Enplegatzaileentzako eta zuzendarientzako gida. 

Langileen segurtasuna, osasuna eta ongizatea kudeatzeaz enplegatzailea bakarrik arduratzen den negozio eta enpresa txikietarako (enplegatzailea da erantzule bakarra). “VISION ZERO: enpresa txikietarako Urrezko 7 Arau” gida 

VISION ZERO IKUSPEGIAri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, https://visionzero.global/ kontsultatu dezakezue, edo harremanetan jar zaitezkete Mutualiako Prebentzio Aholkularitzarekin hemen: prebentzioa@mutualia.eus 

Lotutako berriak