VOITH TALDEA teknologia-enpresa global bat da, produktu eta zerbitzuen sorta zabal bat duena hainbat sektoretarako, hala nola energiaren, petrolioaren eta gasaren merkatuetarako, papergintzarako, lehengaietarako eta garraiorako, eta automobilgintzarako. Abangoardiako sistema, produktu, zerbitzu eta aplikazio digitalen sorta zabal bat eskaintzen du, enpresen beharretara zuzendua. Estatuan, hiru dibisio ditu: Voith Hydro, Voith Turbo eta Voith Paper.
VOITH PAPER dibisioaren eguneroko jarduera hurbilagotik ezagutzera etorri gara. Yusenka Samora Mariezcurrena elkarrizketatu dugu, VOITH PAPER SA enpresako HSE (Health, Safety, Environment) arduraduna.
Enpresa 1918an sortu zen, TALLERES TOLOSA SA izenarekin. VOITH enpresak erosi zuen 1968an, eta VOITH PAPER izena hartu zuen. Zein da VOITH PAPER enpresaren jatorria eta zein du jarduera nagusia gaur egun?
Voith taldeko kide da Voith Paper. Paper-industriaren hornitzaile integrala denez, merkatuko teknologia-, zerbitzu- eta produktu-sorta handiena eskaintzen du, eta soluzio integralak eskaintzen dizkie paper-fabrikatzaileei, hornitzaile bakarrarekin.
“Enpresaren etengabeko berrikuntza-fluxuari esker, errazagoa da ekoizpenean baliabideak errespetatzea, eta bezeroei karbono-aztarna nabarmen murrizten laguntzen zaie.”
Papermaking 4.0 zorroko digitalizatzeko soluzio aitzindarien eta automatizazio-produktu integralen bitartez. Voithek abangoardiako teknologia digitalak eskaintzen dizkie bezeroei, ekoizpen-prozesuko arlo guztietan sistemen erabilgarritasuna eta eraginkortasuna handitzeko.
Voith Paper SA (VPTA), Tolosan dagoen paper-dibisioko enpresa, 1918an sortu zen, inguruko paper-fabrikei zerbitzua eta laguntza emateko. Voithek erosi zuen 1968an. 2006az geroztik Ibarran dago, Tolosatik gertu dagoen industrialde batean.

Mutualiak Zero Bidean saria eman dio aurten VOITH PAPER dibisioari, laneko istripuak murrizten laguntzeagatik. Zein da zuen lan-metodologia eta nola bideratzen duzue prebentzioaren eta lan-osasunaren kudeaketa?
Holding-aren funtzio zentralek Administrazio Kontseiluari laguntzen diote Voith taldea zuzentzen.
“HSE (osasuna, segurtasuna eta ingurumena) alorrak Voithentzako HSE antolamendu globalaren arabera garatzen dira.
Kontzeptu horren oinarrian zera dago: talde osoko prozesuen, metodoen, tresnen eta plantillen normalizazioa. QHSE kontseiluaren zeregin nagusia da arau horiek garatzea, HSE antolamenduen garapena eta esperientzia handia oinarri hartuta”.
Gainera, dibisioetako HSE alorrek koordinatu eta mantendu egiten dituzte HSEa kudeatzeko sistema orokorra eta dagokion ziurtapen-prozesua. Aditu horiek Taldearen Dibisioetarako Business Partner gisa eta Taldearen Dibisioetako Administrazio Kontseiluetarako HSE arloko kontaktu nagusi gisa ere jarduten dute.
Voithen beste konpromiso nagusietako bat jasangarritasuna da, enpresaren balio gisa, eta ESG (Environmental, Social and Governance) irizpideen arabera estrategia jasangarriak ezartzearen aldeko apustua egiten du. Enpresaren CEO den Toralf Haag doktorearen hitzetan, “Industria-jasangarritasuna da gure negozio-eredua. Horrela, modu erabakigarrian laguntzen diogu klimaren aldetik neutroa den industriari, eta, aldi berean, gure hazkundea ziurtatzen dugu.” Zein dira zuen ekarpen nagusiak?
Voith Paper Focus: Papermaking for Life jasangarritasun-programa.
“Papermaking for Life” berrikuntza- eta garapen-ofentsibaren barruan, Voith Paperrek teknologia eta ekimen moldakorrak aurkezten ditu, paperaren fabrikazioan prozesu eraginkorragoak eta jasangarriagoak lortzeko.
“Arreta ura, energia eta zuntza aurreztean jartzen da, baita digitalizazioan, berrikuntzetan eta elkarteetan ere, ekoizpen jasangarriagoa lortzeko palanka gisa.”
Voithek berak mundu osoan dituen egoitzetan egiten dituen jardueretan ere jartzen dugu arreta.
VOITH PAPER puntako enpresa da bere sektorean. Etorkizunari begira, zein dira sektorearen joerak eta zer soluzio eskaintzen ditu VOITH PAPER enpresak?
Pentsamoldea eta kultura funtsezkoak dira lan- eta ingurumen-gertakariak desagerrarazteko. Zenbait metodo eta jarduera erabiltzen dira HSEren inguruko kontzientzia hobetzeko.
Horretarako, prebentzio-potentziala ezagutzea da funtsezko elementuetako bat, langileei oharrak eginez, komunikazio enpatiko eta interaktiboa erabiliz.
“Jardueretako asko HSEri buruzko kontzientzia hobetzean oinarritzen dira. Segurtasunaren kulturan garatzen dira segurtasunaren arloko banakako jarrerak —eta horretan irauten dute—, eta jokabide seguruak sustatzen dira. Portaera horiek bultzatu eta sustatu nahi ditugu, “ez begiratu beste alde batera” leloaren arabera jardunez. Taldearen zuzeneko ikuskatzailea funtsezkoa da, eta zuzendaritzaren babesa izan behar du.”
2022ko urtarrilaz geroztik, Voithek neutraltasun klimatiko garbiarekin lan egiten du munduko egoitza guztietan. Enpresak zuzenean edo zeharka egiten dituen CO2-emisio guztiei buruz ari gara neutraltasuna aipatzen dugunean, hau da, 1. irismenaren eta 2. irismenaren barruan sartzen direnei buruz. Azken bost urteetan, Voithek CO2-emisioak erdia baino gehiago murriztea lortu du kokagune guztietan, eta 2016/17ko ekitaldian 178.000 tona izatetik 2021/22an 86.000 tona izatera igaro da.

Kontsultatu webgunean: https://voith.com/corp-en/inside-innovation/net-zero.html

