Itzuli

ZEINU HIZKUNTZEN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskadiko gorren komunitateak lehendakaria eta haren kabineteko kideak izendatu ditu zeinuen hizkuntzan. 

Euskal Gorrak elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren baterako ekimen honek ikusgarritasuna eman nahi die gorren komunitateari eta zeinuen hizkuntzari, bai eta haiekiko enpatia sustatu ere. 

Zer dira zeinu pertsonalak (izengoitiak) zeinuen hizkuntzan? 

Jende gehiena harritu egingo da jakiten duenean pertsona gor zeinatzaileek, eta gorren kulturatik hurbileko entzuleek, bi izen ditugula. Bata ohikoa da, eta bestea, berriz, izen berezia da, zeinu pertsonal bat, esku-mugimendu partikular bat (gehienetan, aukeratutako zeinua esku bakar batekin egin ahal izaten da, aurpegi inguruan) edo airean egindako marrazki bat; zeinuen hizkuntzako elkarrizketa batean jendea izendatzeko balio du. Inor izendatzeko, izena alfabeto daktilologikoan (zeinuen hizkuntzako alfabetoa) letraz letra ez letreiatzeko erabiltzen da. 

Zeinua pertsonaren ezaugarri esanguratsuren batekin lotuta egoten da, izan fisikoa edo jarrerari dagokiona, baina, era berean, izan daiteke zaletasun bat, lana, ohiko keinu bat, anekdota bat, izenaren lehen letra… Garrantzitsua da pertsonaren funtsa biltzea eta zeinu bakar eta berezi bihurtzea, halako moldez non gainerakoengandik bereiziko duen, zalantzarik gabe.  

Zeinuen hizkuntzan zeinu pertsonal bat izateak, gainera, esan nahi du gorren komunitatearekin eta beraien kulturarekin kontaktua izan duzula; zerbait egiten ari zarela munduan milioika pertsonak erabiltzen duten hizkuntza bat normalizatzeko, zeinuen hizkuntza alegia, eta, horrenbestez, dibertsitatearen aberastasuna baloratzen duzula. 

Eta Mutualian, nor da nor? 

Mutualian, bat egingo dugu ekimen horrekin, zeinuen hizkuntzari ikusgarritasuna eman eta sustatzeko. 

Lotutako berriak