Garrantzitsua: informazio hori eguneratuta egon daiteke, 2019an argitaratutako artikulua baita. Informazio eguneratua gure webguneko atal honetan dago: Zer egin lan-istripu baten aurrean
Internazionalizazio zerbitzuen esparruko eskaintza
Langile batek atzerrira bidaia egin behar badu lan kontuak direla eta, enpresak tramite batzuk bete beharko ditu irteera gertatu baino lehen. Mutualiaren Nazioartekotze Zerbitzuak aurkezten dizkizuegu, bidaiaren aurretiko jarraibideak jakin ditzazuen, baita atzerrian lan-istripu bat izanez gero eman beharreko pausuak gogoan izan ditzazuen ere.
Bidaia egin aurretik:
12 hilabetetik beherako egonaldia baldin bada, ondorengo tramiteak egin beharko ditugu bidaiari ekin aurretik: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian:
- E-101 inprimakia lortuko dugu, “Aplikagarri den legediaren ziurtagiria” izenekoa. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko administrazioek egiten dute; ez da beharrezkoa enpresak aurrez betetzea.
- TA300 eredua hartuko dugu, “Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaria”.
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean:
- Europako
Osasun Txartela eskuratuko dugu (EOT)
Langileak urtebete baino gehiago pasa behar baldin badu atzerrian, beharrezkoa izango da:
- E-102 inprimakia, “Soldatarik gabeko jarduera edo lekualdaketa luzatzea”, lau aletan (besteren kontura lan egiten duten langileentzat), edo hiru aletan (norberaren konturako langileentzat); eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusira edo enpleguaren herrialdean izendatutako erakundera igorriko da.
Atzerrian lan-istripu bat izanez gero zer egin

Istripua Europar Batasuneko kide diren herrialdeetan gertatuz gero, Europako Esparru Ekonomikoan, Suitzan, Espainiarekin osasun-laguntza barnean hartzen duen aldebiko hitzarmena dutenetan:
- Lehentasunez,
zentro publikoetara joko dugu eta Europako Osasun Txartela + NAN edo pasaportea
aurkeztuko ditugu.
Kasu honetan, langileak ez du ordaindu behar jasotako zerbitzua.
Espainiarekin Gizarte Segurantzaren esparruan aldebiko hitzarmena duten herrialdeetako batetan gertatuz gero, -baina osasun-laguntza barnean hartu gabe-:
- Lehentasunez, zentro publikoetara joko dugu
(mutuako telefono bidezko arreta-zerbitzuan adierazitakoetara) - Europako
Osasun Txartela + NAN edo pasaportea aurkeztuko ditugu. - Jasotako laguntza ordainduko dugu
Kasu honetan, istripua izan duen pertsonak mutuari eska diezaioke ordaindutakoa itzultzeko.

Mutualiaren gomendioak
- Kontingentzia profesionalen estaldura du mutuak (lan-istripuak eta laneko gaixotasunak); baina, kontingentzia arrunten prozesuetarako, enpresek langileentzat aseguru pribatua izatea gomendatzen da.
- Langileak gaixotasun endemikoak izan ditzaketen herrialdeetara bidaltzen dituzten enpresen kasuan, jar zaitez harremanetan zure Prebentzio Zerbitzuarekin, eman daitezkeen txertoen berri izateko.
- Langileak eraman dezala Bezeroentzako 24 orduko Arreta Zerbitzuko 900 50 60 70 linea duen txartela; txartel horretan ageri da atzerritik egiten diren deietarako telefono-zenbakia: +34 94 425 6398.
- Edozein zalantza sortu edo zerbait kontsultatu nahi izanez gero, jarri harremanetan Kanpoko Baliabideen Sailarekin +34 94 425 2586 edo zure kudeatzaile pertsonalarekin.
Gehiago jakin nahi al duzu? Ezagutu Lan-istripu baten aurrean zer egin behar duzun pausuz pausu.
