Zerbitzuak

Botikinak

KORONABIRUS EGOERA BEREZIA

Onartu den 463/2020 Errege-dekretuan jasotzen da (martxoak 14) Presidentetzaren Ministerioak, Korteekin Harremanak eta Memoria Demokratikoak ezarri duen alarma-egoera COVID-19-ak sortu duen osasun-krisia kudeatu ahal izateko. Alarma-egoera hori mantentzen den bitartean ezinezkoa izango zaigu botikin materiala beti bezala bidaltzea, hala jakinarazi digu hornitzaileak.

Barkamena eskatu nahi dizugu Mutualiaren borondatetik kanpoko egoera baita.

Zerbitzua martxan jartzen den momentuan ezagutzera emango dizugu eta egin duzun eskaera aurrera eramango dugu, bitartean, jaso ezazu gure agurrik adeitsuena.

Nork eska dezake botika-kutxa bat?

Mutualiaren enpresa elkartu guztiek, baldin eta eskaera egiteko momentuan besteren konturako langileak alta emanda badituzte, eskatu ahalko dute lehen sorospenetarako botika-kutxa.

Non eska dezaket?

Botika-kutxak modu erosoan eska ditzakezu eta eskaeraren egoeraren jarraipena egin dezakezu gure Extranetaren bidez. Alta egin dezakezu datuak Enpresa, Aholkularitza atalean edo Enpresa-taldea atalean beteta, baita posta elektronikoz bidalita ere. Eskatutako botika-kutxa edo materiala 8 laneguneko epean jasoko duzu, inprimakian adierazitako helbidean.

Zenbat balio du botika-kutxa batek?

Enpresei ematen diegun botika-kutxa doakoa da. Premiazko lehen sendaketak egiteko eta lesio txikiak sendatzeko ematen dugu.

Zer dauka botika-kutxak?

Ur oxigenatua, alkohola, kotoia, oihalezko esparatrapua, lotura itsaskorrak, pobidona iododuna, bendak, gaza antzuak, latexezko eskularruak, artaziak, disekzio-pintzak eta serum fisiologikoa.

Botika-kutxaren edukia apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretuak arautzen du.

Zer botika-kutxa mota dago?

3 botika-kutxa mota ditugu, langileei arreta emateko beharrezko materialarekin.

Bidaietarako botika-kutxa

Hormako botika-kutxa

Autorako botika-kutxa

Autonomoa naiz, botika-kutxa eska dezaket?

Ezarritako araudiak (urriaren 8ko TAS/2947/2007 Agindua) hauxe dio botika-kutxak emateari buruz: “Soldatako langilerik ez duten langile autonomoek ezin dute lehen sorospenetarako botika-kutxarik jaso, haiek baitira botika-kutxen hartzaile bakarrak”.

Zertarako eduki botika-kutxa bat?

Lehen sendaketa urgenteei arreta emateko beharrezkoa da enpresak lehen sorospenetarako botika-kutxa izatea. Ezinbestekoa da botika-kutxa behar bezala ekipatuta egotea, materiala aldian-aldian berrikustea eta berriz hornitzea erabili ondoren edo iraungita dagoenean.

Eskaera betetzeko zalantzarik edo arazorik baduzu, gurekin jar zaitezte harremanetan edo helbide elektronikora idatz diezagukezu.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK