Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzea

Nork du prestazioa jasotzeko eskubidea?

 

Gizarte Segurantzaren Sistemako edozein araubidetan alta emanda dauden langile guztiek, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan jasotako funtzionarioek izan ezik, baldin eta beren lanaldia murrizten badute larri gaixo dagoen eta zaintza zuzena, jarraitua eta iraunkorra behar duen beren ardurapeko adingabe bat zaintzeko.

Zer baldintza bete behar dira?

 

Prestazio hori Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduten mutuek kudeatzen dute, eta, eskuratzeko, honako betekizun hauek bete behar dira:

  1. Bi guraso biologikoek, adoptatzaileek edo abegi-gurasoek Gizarte Segurantzako Sistemaren erregimenen batean afiliatuta eta alta emanda egon behar dute, eta jardunean aritu behar dute aldi berean.
  2. Adingabeak gaixotasun larri bat izan behar du, iraupen luzeko ospitaleratzea eta/edo ospitaleratzearen ondorengo etxeko tratamendu medikoa eskatzen duena, zuzeneko zaintza jarraitu eta iraunkorrarekin. Hortaz, edozelan ere, beharrezkoa da ospitaleratzea gertatzea.
  3. hemezortzi urte urte bete aurretik prestazioa jasotzeko eskubidea aitortuta ez duten 18 urtetik gorako eta 23 urtetik beherako gaixoen kasuan, minbizia edo gaixotasun larria adin-nagusitasunera iritsi aurretik diagnostikatu dela egiaztatu beharko dute.
  4. Gaixotasun larriak otsailaren 6ko TMS/103/2019 Aginduan jasotzen diren gaixotasun larrien zerrendan agertu behar du.
  5. Eskatzaileak gutxienez % 50 murriztu behar du lanaldia adingabe gaixoa zaintzeko, % 100era iritsi gabe, murrizketa horrek enpresarekiko lan-harremana etetea ekarriko bailuke. Erregimen orokorreko langileen kasuan, enpresak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian erregistratu behar du adingabe gaixoa zaintzeko lanaldi-murrizketa hori, dagokion kodea eta murrizketaren ehunekoa adieraziz.
  6. Eskatzaileak gutxienez honako aldi hau eduki behar du kotizatuta:
    • 90 egun aurreko 7 urteetan edo 180 egun lan-bizitza osoan, 21 eta 26 urte bitartean baditu.
    • 180 egun aurreko 7 urteetan edo 360 egun lan-bizitza osoan, 26 urte baino gehiago baditu.
  7. Eskatzaileak lanaldi partzialeko kontratua badu, lanaldiaren % 25ekoa izan behar du gutxienez.
  8. Eskatzailea langile autonomoa bada, Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta eduki behar ditu.

Zer dokumentazio aurkeztu behar da?

 

HAZA prestazio ekonomikoa eskatzeko, eskatzaileak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

    1. Prestazioaren eskaera, murrizketaren hasiera-data eta murriztutako lanaldiaren ehunekoa adierazita.
    2. Medikuaren adierazpena, honako hauek zehaztuko dituena: gaixotasunaren diagnostikoa, ospitaleratzeak, jaso beharreko tratamendu medikoa, prestazioa eskatzen duen pertsonak eman beharreko zuzeneko zaintza jarraitu eta iraunkorrak, lanaldi-murrizketa justifikatzen dutenak, eta zaintza hori beharrezkoa den aldia. Eskaera hori Osasun Zerbitzu Publikoko mediku arduradunak sinatu eta zigilatuko du, eta aldi baterako ezintasun-baja medikoaren partearekin parekatu ahal izango dugu. Adingabearen mediku arduraduna mediku pribatua bada, adierazpena Osasun Sistema Publikoan adingabearen arduradun den medikuak sinatu behar du beti.
    3. Guraso biologiko, adoptatzaile edo abegi-guraso bien arteko akordioa, prestazioa nork jasoko duen adieraziz.
    4. Eskatzailearen enpresa-ziurtagiria, kotizazio-oinarria, murrizketaren hasiera-data eta lanaldi murriztuaren ehunekoa adieraziz.
    5. Eskatzailea langile autonomoa bada, murrizten duen lanaldi profesionalaren zatiari dagokion jardueraren egoeraren adierazpena.
    6. Familia-liburuaren kopia.
    7. Guraso biologiko, adoptatzaile edo abegi-guraso bien NAN/AIZ/pasaportearen kopia, eta adingabearena, 14 urtetik gorakoa bada.

Behin prestazioa eskuratzeko baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, mutuak zuzenean ordainduko dio eskatzaileari HAZA prestazioa. Haren hileko zenbatekoa lanaldi-murrizketa hasi aurreko hileko kotizazio-oinarria izango da, lanaldiaren murrizketaren proportzioan. Zenbateko hori eskatzaileak eskatuta aldatuko da, kotizazio-oinarriak eguneratzen direnean.

Prestazioa hilabeterako onartuko da, eta hasiera batean bi hilabetez luza daiteke, eta elkarren segidako lau hilabetez, zainketa zuzeneko, jarraitu eta iraunkorrekin jarraitu behar dela egiaztatzen duen beste mediku-adierazpen bat aurkeztuta, harik eta gaixoak 23 urte bete arte, edo 26 urte bete arte, % 65eko desgaitasuna edo handiagoa egiaztatzen badu.

Mutualiaren webgunean dituzu inprimakiak, eta gure edozein zentrotan edo helbide elektroniko honetara bidaliz aurkeztu ahal izango dituzu: erandioprestaciones@mutualia.es

Noiz eteten eta amaitzen da prestazioa?

 

Prestazioa eten egingo da egoera hauetan:

  • Eskatzailearen gaixotasun arruntagatiko edo lan-istripu edo gaixotasun profesionalagatiko, amatasunagatiko/aitatasunagatiko, haurdunaldi-arriskuagatiko edo edoskitzaro naturalagatiko aldi baterako ezintasuna.
  • Eskatzailearen enplegu-erregulazioko espedientea.

Prestazioa amaitu egingo da egoera hauetan:

  • Zainketa-beharrak amaitzea, adingabea hobetu edo sendatu delako.
  • Eskatzaileak jarduerari erabat berrekitea.
  • Eskatzaileak edo beste gurasoak bere lan-jarduera amaitzea.
  • 23 urte baino gutxiago izatea eta % 65eko desgaitasun-maila edo handiagoa ez egiaztatzea.
  • Adingabeak 26 urte betetzea.
  • Adingabearen edo eskatzailearen heriotza.

Arestian aipatutako informazio guztia araudi aplikagarrian oinarrituta dago: Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren X. kapitulua, uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretua, eta otsailaren 6ko TMS/103/2019 Agindua.

GOGOAN IZAN:

  • Garrantzitsua da zure datu pertsonalak (helbidea, telefonoa, etab.) eguneratuta egotea Mutualian, zure enpresan eta Gizarte Segurantzako erakundeetan.
  • Eskatzaileak prestazioa jasotzeko eskubidea etetea edo azkentzea dakarren edozein inguruabar jakinarazi beharko du.
  • Prestazio honengatik ez du PFEZn zergarik ordaindu behar, errenta salbuetsia delako.
  • Gaixorik dagoen adingabea zaintzeagatik lanaldia murriztean Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioak % 100era igoko dira etorkizuneko beste prestazio batzuk kalkulatzeko: erretiro-pentsioa, aldi baterako ezintasun iraunkorra, amatasuna/aitatasuna eta haurdunaldiko eta edoskitze naturaleko arriskua.
  • Zure telefono mugikorrean SMS bat jasoko duzu Mutualiak zure banku-kontuan prestazioa zuzenean ordaintzen dizun bakoitzean. 2025 ordainketa-egutegia kontsulta dezakezu.
  • Zure informazioa online eskuratu nahi baduzu, deskargatu gure APPa.

 

Gaixotasun Larrien Zerrenda

Otsailaren 6ko TMS/103/2019 Agindua