Gaur, maiatzak 17, Birziklapenaren Nazioarteko Eguna da, gizartea birziklatzearen garrantziaz kontzientziatzeko eta hala ingurumena babesteko egun bat. Baina zergatik da hain garrantzitsua birziklatzea?
- Planetako baliabide naturalak kontserbatzeko
- Energia-kontsumoa murrizteko eta CO2-emisioak gutxitzeko
- Materialak hondakin bihurtzea saihesteko, eraldatuz eta haien balio-bizitza luzatuz. Ekonomia zirkularra sustatuz.
Zer egiten du Mutualiak birziklatzearen alde?
Mutualia kontzientziatua dago ingurumenarekin, eta hainbat ekintza egiten ditu bere ingurumen-inpaktua murrizteko. Ekintza horietako batzuek material sanitarioa birziklatzea dute helburu.
Nola birziklatzen du Mutualiak material sanitarioa?
Mutualiak Ekimen eta Jarduera Sozialen Taldea (EIAS) du, zeina Euskadiko GKE-en koordinatzaileekin harremanetan jartzen baita eta egiaztatzen baitu emandako materiala berrerabiltzeko ezarritako zenbait irizpide betetzen direla. Koordinatzailea elkarte guztiekin harremanetan jartzen da material horri bizi-ziklo berri bat emateko aukera aurkezteko. 2022an, material hau eman zen: elektrokardiograma-aparatuak, desfibriladore automatikoa, material kirurgiko-sanitarioa, sendaketa-geletarako lanparak, etab.
Horrez gain, Mutualiak kontuan hartzen du materiala berrerabiltzeko aukera, zaharberrituz eta tokiz aldatuz. Zaharberrituta edo dagoen bezala hainbat arlotan, osasun-laguntzako zentroetan eta kliniketan berrerabil daitekeen materiala. Esate baterako, zutikako lanparak, bulegoko mahaiak eta aulkiak, ohatilak…
Bestalde, pazienteentzako sentsibilizazio-kanpainak ere egiten ditu Mutualiak, behin beren prozesuetatik sendatutakoan errehabilitaziorako eta errekuperaziorako eman zaien materiala itzul dezaten: makuluak, ferulak, botak, beso-euskarriak, gerriko paxak, etab.
Mutualiako Garapen Jasangarrirako Batzordeak lanean jarraitzen du Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan ezarritakoak lortzeko.
