Ahotsa laneko tresna da lanbide askotan, irakasle, aktore, abeslari, teleoperadore edota esatariek erabilzen dute egunero, eta jasandako edozein aldaketak eragina izan dezake lan-jardueran. Gaur, apirilak 16, Ahotsaren Munduko Eguna ospatzen dugun honetan, ahotsa zaintzea laneko osasunaren alderdi garrantzitsua dela gogorarazi nahi dizuegu eta, gaur egun, jarduteko eta hobetzeko aukera handiak dituela ere. Aldaketa edo nahasmendu horien sorburu ohikoenak gainesfortzuak eta ohitura txarrak dira; giroko zarata baino ozenago hitz egitea, hala nola lanpostuko giroko zarata baino ozenago, edo fonazio-ahalmena gainditzea.
Ahots-kordeetako noduluak lanbide-gaixotasunen koadroan sartuta daudenetik (1299/2006 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa), ahotsaren nahasmenduaren ezaugarrien eta maiztasunaren azterketa, hala nola horien prebentzioa, Laneko Arriskua Prebenitzeko Legeak aintzat hartzen ditu.
Ildo honetan, badira urteak Mutualiak Ahotsaren Eskola antolatzen duena, ahots-kordeetako noduluek eragiten dituzten gaixotasunak murriztea helburu duen egitasmoa. Gizarte Segurantzaren Prebentziozko Ekintzen Plan Orokorraren baitan kokatzen da, eta Mutualiaren Prebentzio-aholkularitzak garatzen du. Aurten ere Ahotsaren Eskolaren hainbat saio egingo dira, eta berriz ere talde txikian gauzatzearekin batera, ikuspegi funtsean praktikoa eta parte-hartzailea eskainiko da, hizkuntzaren disfonien eta patologien tratamenduan esperientzia handia duen logopeda baten eskutik.
Laster jakinaraziko ditugu Ahotsaren Eskolaren data zehatzak. Bien bitartean, zure ahotsa zaintzen ikasi nahi al duzu?
Deskargatu gure gida.

