2019/01/11

Datozen egunotan izango dugun tenperatura jaitsiera, elurra eta izotza dela eta, Mutualiak errepidean mugitzeko gomendioak aurkezten dizkizu.
Elurretan gidatzeko, esaterako, 2 urrezko arau betetzea ezinbestekoa da:
Prebentzioa eta Arreta.
PREBENTZIOA: Berrikusi zure ibilgailua, eraman ezazu beharrezkoa den guztia eta egin bidaiaren plangintza.
Ibilgailuaren baldintzak:
- Pneumatikoak: Egiaztatu haien presioa eta berrikusi sakonera (gutxienez 1,6mm)
- Motelgailuak: Haien egoera txarrak frenatzeko tartea handiagotzen du
- Frenoak: Komeni da 60.000 km egindakoan edo bi urtean behin aldatzea
- Bateria: Egoera txarrean abiatzeko arazoak izan ditzake.
- Argiak: Oso garrantzitsuak ikusia izan eta ikusteko.
- Likidoak: Berrikusi eta/edo aldatu freno-likidoen eta olioaren mailak, izotz kontrako likidoa zein beira-garbigailuko likidoa.
- Gomak, beira-garbigailuaren funtzionamendua eta atzeko beira termikoa.
Zer eraman
Gidatu eta bidaiatu behar izanez gero, nahitaezkoa da hau eramatea:
- Ordezko gurpila edo zulatuak konpontzeko kitak
- Arrisku triangeluak
- Txaleko islatzaileak
Elurra egIten badu, komeni da, halaber, hauek ere eramatea: kateak (neguko gurpilik ezean), arropa beroak, eskularruak (konponketak egiteko), abio-pintzak, linterna, elikagaiak eta edariak, batería duen teléfono mugikorra, lurrunaren kontrako spray edo baieta, bai eta eskularruak eta pala ere. Garrantzitsua da depositua erditik gora beteta edukitzea.
Planifikatu
Atera aurretik errepideen egoerari buruzko informazioa eskuratu:
- www.dgt.es
- www.trafikoa.net
ARRETA eguraldi txarra dagoenean.
Eguraldi txarra dagoenean bidaia egin behar izanez gero, hona hemen funtsezko aholkuak:
- Informatu eguraldiaz eta hautatutako ibilbidearen egoeraz.
- Berrikusi ibilgailuaren oinarrizko baldintzak.
- Garbitu ibilgailua, kristalak, argiak, lainotako argiak, seinale argiak, atzerako ispiluak eta errefraktanteak, baita lohi-babesean pilatzen den elurra ere.
- Saihestu azelerazio eta dezelerazio zakarrak, baita aurreratzeak ere.
- Hartu aurrea gertakariei frenoak erabili behar ez izateko.
- Egokitu abiadura bidearen egoeraren arabera. Eduki abiadura txikia.
- Eraman beti piztuta argi laburrak eta, beharrezkoa bada, lainotako argiak.
- Handitu segurtasun-tartea.
- Arreta galtzadan zapalduta eta izotz bihurtuta dagoen elurrarekin, oso irristakorra da eta.
- Errepidea zuritutakoan edo errepideko Zaintza Indarrek hala eskatzen dutenean, ezarri kateak gurpil eragileetan neguko pneumatikoak eraman ezean.
- Kateak galtzadatik kanpoko tokietan ezarriko dira, ibilgailua sartzeko arazorik ez dagoenetan, eta errepideko zirkulazioa oztopatzea saihestuko da beti. Elurrak errepidea oztopatzen badu:
–Ez aurreratu elurragatik errepidean blokeaturik dagoen ibilgailu bat blokeaturik dagoen ibilgailu bat maniobraren ostean bidea libre utzita hori egin dezakezula guztiz ziur ez bazaude.
–Ez gelditu inoiz galtzadan, aparkatu errepidetik kanpo eta ez utzi inoiz ibilgailua laguntza eskatzeko norabait iritsi ahal izango zarela ziur ez bazaude.
–Ez aurreratu elurra kentzeko makina bat lanean dagoen bitartean.