Espainian laneko istripuetan gertatzen diren heriotzen % 39ren arrazoia bihotzekoak, garun isuriak eta beste patologia ez-traumatiko batzuk dira, INSSTk laneko istripu hilgarriei buruz egindako azken txosteneko datuen arabera.
Esku-hartze azkar eta egokiak pertsona baten bizitza salba dezake. Bihotz-biriketako bizkortze-neurriak funtsezkoak dira geldialdi kardiorrespiratorioa gertatuz gero. Horregatik, garrantzitsua da BBB bat egiten jakitea eta azkar jokatzea, igarotzen den minutu bakoitzeko % 10 gutxitzen baita bizirauteko aukera.
Bihotzeko larrialdi bati aurre egiten jakiteko material informatiboa jartzen dugu eskura.
Mutualian bizimodu osasungarria izateko beharra azpimarratzen jarraitzen dugu, baita lan-eremuan ere. Eta gaur, Bihotzaren Mundu Egunean, lanean jarraitzen dugu enpresa osasungarriko programak ezartzeko, hori baita prebentzio-neurririk onena.