GAI-ZERRENDA
- Presidentearen agurra eta hasierako hitzaldia
- Honako hauek aztertu eta, hala badagokio, onartzea: Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa, Gobernu Korporatiboari buruzko urteko txostena, aldi baterako finantza-inbertsioei buruzko txostena, balantzeak, emaitzen kontua, memoria, diru-fluxuen egoera-orria, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta aurrekontu-likidazioaren egoera-orria, guztiak ere 2025eko ekitaldiari dagozkionak, baita Gizarte Segurantzaren kudeaketa eta ondare historikoaren kudeaketa ere, Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiaren auditoretza-txostenen berri izan ondoren.
- 2027ko ekitaldirako aurrekontuen aurreproiektua aztertu eta, hala badagokio, onartzea, eta Zuzendaritza Batzordeari ahalmenak eskuordetzan ematea egin beharreko aldaketak egin ditzan, Gizarte Segurantzako Aurrekontuen Proiektuan sartzeko.
- Prestazio Berezien Batzordearen kudeaketari buruzko txostena, 2025eko ekitaldikoa.
- Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzea.
- Batzar Orokorrak, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduari buruzko barne-araudiaren aldaketa berrestea, hain zuzen, bileretara modu telematikoan bertaratzearen ondoriozko konpentsazioak ordaintzeari buruzkoa.
- Bilerako akta berresteko eta onartzeko bi kontu-hartzaile izendatzea.
- Galde-eskeak
- Presidentearen amaierako hitzaldia.
Batzar Orokorrera BERTARATZEKO ESKUBIDEA: Batzar Orokorraren eratze-unean indarrean den elkartze-agiria duten ENPRESA ELKARTU guztiek dute bertaratzeko eskubidea, baita ENTITATEKO LANGILEEN ORDEZKARIAK eta AUTONOMO ATXIKIEN ORDEZKARIAK ere. Halaber, Gizarte Segurantzako Ministerioak batzarrerako ordezkari bat izendatu dezake.
Enpresa elkartuen ORDEZKARITZA beste enpresa elkartu bati ESKUORDETUZ egiletsi ahal izango da, eta idatziz formalizatuko da alderdi hori BERTARATZE-TXARTELEAN EDO BOTO-ESKUORDETZAN. Enpresa elkartuaren ordezkariak edo ahalordedunak izenpetu beharko ditu agiriok, eta kasuan kasuko deialdia eta boto-eskubidea egikaritzeko jarraibideak zehaztu beharko dira.
Batzar Orokorrean BOZKATZEKO ESKUBIDEA: bertaratzen diren ENPRESA ELKARTUEK dute bozkatzeko eskubidea, baldin eta sozietate-betekizunak EGUNEAN BADITUZTE. Enpresa bakoitzak BOTO BAKARRA emateko eskubidea izango du, esleituta daukan kotizazio-kontuaren kode kopurua eta entitatean kudeaketa-esparruan babestutako langile kopurua edozein direla ere. ENTITATEAREN ZERBITZURA DIHARDUTEN LANGILEEN ORDEZKARIAK ere boto bakarra emateko eskubidea izango du. Mutualitateari atxikitako NORBERAREN KONTURAKO langileen ORDEZKARIAK boto bakarra emateko eskubidea izango du, baldin eta gizarte-kotizazioen ordainketak egunean baditu.
Bertaratzea berresteko eta botoa emateko eskubidea egiaztatzeko, «BERTARATZE-TXARTELA EDO BOTO-ESKUORDETZA» eredua bete eta izenpetu beharko da. Mutualiaren zentro guztietan dago eskura, baita www.mutualia.eus webgunean ere. Hala ere, bertaratzeko eta botoa emateko eskubideak Batzar Orokorra egiten den egunean bertan ere egiaztatu ahal izango dira. Horretarako, indarreko elkartze-agiria eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira, baita bertaratzen den pertsona fisikoaren ordezkaritza ere.
Batzar Orokorrerako dokumentazio eskuragarria: aldi baterako finantza-inbertsioen txostena, memoria, balantzeak eta emaitzen kontua, Gobernu Korporatiboari buruzko urteko txostena, aurrekontuen aurreproiektua, Zuzendaritza Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduari buruzko barne-araudia eta Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiak emandako auditoretza-txostenak. Mutualitatearen webgunean kontsultatu ahalko dira (www.mutualia.eus), Batzar Orokorra egin aurreko hamabost egunetan, txosten horiek Mutualiari jakinarazi bazaizkio, edo, edonola ere, jakinarazten direnetik aurrera.
Mutualiaren Zuzendaritza Batzordea
PRESIDENTEA

