2016/11/24
Baja medikoko prozesuei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak esleituta dituen eskumenen artean, bajako 365 egun gainditu dituzten pertsonei alta medikoa ematea dago.
Berriki, irizpide berri bat ezarri da, eta, hartara, GSINeko ikuskatzaile medikoek emandako altaren eraginak finkatuta geratzen dira, ebazpenaren interesdunari eraginkortasunez jakinaraztean.
Aldaketa horrek 365 egun agortu dituzten aldi baterako ezintasuneko prozesuei soilik eragiten die, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko 170.2 artikuluaren arabera GSINek alta medikoa eman dutenean. Hortaz, ezin izango da aplikatu lehenengo ebazpenean 365 egunak agortu ondoren aldi baterako ezintasuna luzatzea adostu denean edota GSINek alta emateko hurrengo ebazpenetan.
Alta emateko epea egongo da, eta prestazioaren ordainketaren hasierako gabetzea ekarriko duen Ezintasunen Balorazio Taldeak proposatutako egunarekin bat egingo du. Ondoren, alta medikoaren eragin-data finkatuko da, eta langileak ebazpena jasotzen duen egunarekin bat egingo du. Aldi baterako ezintasunaren subsidioa eragin-data horren barruan iraungiko da. Era berean, bigarren data horretatik aurrera, 180 egun natural zenbatuko dira, berriz gaixotu izana zehazteko, eta 4 egun natural, desadostasuna aurkezteko.
Bi epeen artean delegatutako ordainketako konpentsazioak aurkezten baditu, eta ezinezkoa bada osorik erabiltzea prestazioaren hasierako ordainketa kendu zenetiko eguna soilik ezagutzen delako, alta emateko egunaren eta horren eragin-dataren arteko aldian egin gabeko kenkariak itzultzeko eska dakioke Mutualiari.
Elena BilbaoIbarra, Kontingentzia Arruntak eragindako Aldi Baterako Ezintasunen Prestazioen arduraduna.