
Mutualiak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin lankidetzan zazpigarren Trebatze-gela antolatu zuen 2015eko ekainaren 19an Olarain Ikastetxe Nagusian. Izenburua ondorengoa izan zen:
GAIXOTASUN PROFESIONALAREN BALORAZIO MEDIKOA EGITEKO ESPARRU TEORIKO, KONTZEPTUAL ETA PRAKTIKOA.
Jardunaldian hizlari ezagunek parte hartu zuten, horien artean: José Manuel Vicente, Gipuzkoako GSINko Ezintasunak Balioesteko Taldeko Zuzendari Medikoa; Araceli López-Guillén García, Gizarte Segurantzaren Osasun-ikuskaritza Taldeko Mediku Ikuskaria; Jerónimo Maqueda Blasco, Lan-medikuntzako Nazio-eskolako Zuzendaria, Carlos III. Osasun-institutua; eta Alberto Vázquez, Mutualiako Gaixotasun Profesionalen Koordinatzailea.
Zazpigarren trebatze gelan gaixotasun profesionalaren kontzeptua landu zuten; Mutualian azkeneko bi urteetan eman diren gaixotasun profesionalen kasuetan duen eragina, baita estatuan eta Europan duen esparru eta inguruaren azterketa ere. Ondoren 5 kasu kliniko aztertu ziren xehetasun handiz, eta parte hartzaileei patologia horietan eragina duten hainbat gai eta agenteei buruz eztabaidatzeko aukera eskaini zitzaien; bereziki jorratu ziren arnastutako agenteen prozesuak eta lanaren ondorio diren hainbat minbiziren ingurukoak.
Erakarpen handia du jardunaldiak, eta aurrekoetan bezala, parte hartu zutenen zenbatekoa altua izan da: hainbat eremu eta espezialitateetako 105 mediko egon ziren bertan, eta beraien esperientzia eta ezagutza elkar banatu zuten.
