2017/03/24
Iragan martxoaren 2an Cristina Mendia Bilboko Iberdrola dorrean izan zen, Mutualia ordezkatuz, AED MUJERES EMPRESA BEHATOKIAREN AURKEZPENEAN.
Carolina Pérez Toledo AEDko presidenteak eman zuen ongietorria. Eva Armesto Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak Behatokiaren aurkezpenaren sarrera egin zuen, eta aurkezpena bera Isabel Iturbe proiektuaren zuzendariaren esku geratu zen.
Jarraian hitzaldi bat antolatu zen, elkarrizketa formatuan, «BIZKAIKO EMAKUMEZKO ENPRESABURUEN ERAGIN SOZIOEKONOMIKOA» izenarekin. Honako hauek parte hartu zuten: Nerea Landa, DERMITEKen bazkide-zuzendaria; Mercedes Pescador, MEDIALUNA komunikazio-agentziako eta LOQUENOEXISTE argitaletxeko zuzendaria; Marta Aburto, SEGASER SLko zuzendaria. Aurkezpena eta moderatzaile-lanak Isabel Iturbek egin zituen.
Hitzaldia amaitu zenean, galderak egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek, eta Behatokiaren datuak aurkezterakoan izandako zalantza batzuk argitu ziren. Azterlana AEDren webgunean dago eskuragarri.