2015/12/09
Uztailaren 18ko 625/2014 Errege Dekretuak erregulazio berria ezarri zuen aldi baterako ezintasun-prozesuen lehen hirurehun eta hirurogeita bost egunetarako, Gizarte Segurantzako edozein erregimenetan eta 2014ko irailaren 1etik aurrerako eraginarekin. Errege Dekretu hori garatzeko, ekainaren 15eko ESS/1187/2015 Agindua eman da duela gutxi. Agindu horrek era zehatzagoan arautu ditu baja medikoak izapidetzeko eta berresteko prozesuak, alta medikoak eta aldi baterako ezintasuneko egoeren kontrola. 2015eko abenduaren 1ean sartu da indarrean.
Funtsean, ESS/1187/2015 Aginduak baja eta altako parte medikoen nahiz aldi baterako ezintasuna berresteko partearen eredu berriak sartu ditu (arauaren eranskinetan daude), eta halakoak agindua indarrean sartzen den egunean izapidetzen ari diren aldi baterako ezintasun-prozesuetan hasiko dira erabiltzen, 365 egunak gainditu ez dituztenean, betiere; dena dela, maiztasuna eta nahitaezko datuak aurreko araudian eskatzen ziren berberak izango dira.
– Aldi baterako ezintasunaren prestazioaren ordainketa zuzena erretiro partzialean.
Erretiro partzialean dagoen pertsona batek ABE prestazioa jasotzeko eskubidea badu, Mutualiak edo GNISek (enpresaren estaldura-erakundearen arabera dagokionak) zuzenean ordainduko dio, eta ez da ordainketa eskuordetua egiteko aukerarik izango.
MUTUALIAk enpresari prestazioaren hasiera eta amaiera jakinarazten dizkio.
– Alta-egunera arteko kenkaria. 1967ko urriaren 13ko Aginduaren 2. ataleko 9. artikulua aldatu da, eta enpresek ezin duten jai-egunetako ABE prestazioa kendu alta jai-egun baten bezperan ematen bada. 2015eko abenduaren 1ean jarri zen indarrean eta honela geratu zen idatzita:
“Langileak alta ezintasun iraunkorrik gabe jasotzen badu, alta ematen den eguneko prestazioa jasotzeko eskubidea dauka”.