
Oraingo honetan, MUTUALIA zen enpresa anfitrioia eta jardunaldia Donostiako Pakea Klinikan antolatu zuen.
Cristina MENDIAk eman zion hasiera jardunaldiari eta ondoren Laura Sánchez Másfamilia Fundazioko koordinatzaileak Efr BERRIAK aurkeztu zituen.
Oraingo honetan, foroaren gaia BALIO KATEA izan zen eta Roberto Martínez Másfamilia Fundazioko zuzendariak, honako hitzaldi hau eskaini zuen:
Balio-katea efr ereduan
Kafea hartzeko egin genuen etenaldian, Euskadiko efr enpresetako pertsonek elkar agurtzeko aprobetxatu genuen eta batez ere, oraindik ziurtagiririk eduki ez arren euren interesa erakutsi duten enpresa gonbidatuei (IMQ, TECNALIA, SAYMA …) lagundu eta beraiekin iritzia trukatzeko; ondoren jardunaldiaren bigarren zatia hasi zen.
Efr kasua: Mutualia Une honetan, Cristina Mendiak, Mutualiako Berdintasun, Aniztasun eta Kontziliazio zuzendariak, praktika hau aurkeztu zuen:
Balio-katea MUTUALIAN
Ondoren efr dinamika antolatu zuten, enpresetako esperientziak trukatzeko.
Efr enpresen partaidetza amaitu zenean, hurrengo fororako gaia aukeratu zuten eta Euskadiko beste efr .enpresa batek anfitrioi bezala aritzeko eskaini zuen bere burua.
Oraingo honetan, NafarroakoCaparrosoko ROCKWOOL enpresa, Euskadiko efr forora etortzea erabaki zuen efr ziurtagiridun enpresa bakarrak bere egoitza eskaini zuen hurrengo foroaNafarroan egiteko. Eskaintza eginda dago beraz, eta aurrerago zehaztuko da, logistika aztertu ostean.
Bazkaltzera joan baino lehen, Eduardo Cobo Mutualiako Berdintasunerako Batzordeko kidearekin Klinikako instalazioetatik paseo laburra egin dugu, eta itxura ona hartu genion bisita egin genuen pertsonok. Venan Garaizabal gure lankideak gogo handiz erakutsi zigun bere «harribitxia» eta oso pozik geratu ziren gurekin zeuden pertsonak.
Zalantzarik gabe oso arratsalde produktibo eta atsegina izan zen. Eguraldia ere lagun izan genuen, eta goiko bista ederrekin hunkituta geratu ziren gure gonbidatuak.
Zortea dugu horrelako instalazioak ditugulako baina batez ere instalazioetan lanean ari diren pertsonak, adeitasun osoz eta beren irribarre onenarekin hartzen gaituzten pertsonak ditugulako.
Eskerrik asko zuen harreragatik, nire izenean eta Euskadiko efr Foroan parte hartu zuten pertsonen izenean, babesa eta harrera beroa izan baitzuten.
