Itzuli

Areto-futbola

Trebetasunak garatuz

Areto-futbola gure artean asko praktikatzen den kirol bat da. Euskal talde askotxo dago goiko mailetan, eta emaitza onak lortzen dituzte, dela gizonezkoetan dela emakumezkoetan, eta kategoria desberdinetan. Gainera, modalitate zabaldu bat da lagunekin une atsegin batez gozatzeko eta aisialdian kirol-praktika atsegin bat egiteko. Pista eta kiroldegi asko bete egiten dira aisialdian forma fisikoa hobetzeko eta, betiere kirola behar bezala ulertzen bada, tentsioak askatzeko partidekin (ofizialak eta lagunartekoak). Areto-futbolaren onuretako bat azkar pentsatzen laguntzen duen espezialitate bat izatea da, kirol oso dinamikoa baita. Areto-futbolak espazioak irekitzen laguntzen du, eta erabakiak denbora gutxian hartzeari dagokionez, praktikatzen duen bakoitzari mugitzeko trebetasunak inprobisatzeko eta garatzeko aukerak emateaz gain, jokaldi, pase, jaurtiketa edo defentsa bat aukeratzean behar duen buru-bizkortasuna zabaltzeko aukera ematen dio. Eta hori beste kirol batzuk baino azkarragoa delako, espazio murriztu batean jokatzen baita; etengabeko kokapen-, jarrera- eta mugikortasun-aldaketak direla medio, jolasten direnen gaitasun fisiko-mentalak hobetu egiten dira. Baloia teorian gure organismoko gorputz-adar traketsenekin menderatzen da, eta aldi berean, behar bezalako erantzuna ematen zaio taldeko kide bati edo aurkariaren esku-hartzeei eta asmoei aurka egiten zaio; jokalariak kolektiboaren aurrean erantzukizuna bere egin dezan eragiten du. Horri esker, solidaritate- eta kolektibismo-adostasun bat lortzen da helburu bateratu bat lortzeko: taldeak irabaztea, nahiz eta jostatzea den beti gailendu behar dena. Areto-futbola, leku askotan, bizitzeko estilo bat da eta oso errotuta dago, adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan; bertan dozenaka klub dago eta txapelketa ugari antolatzen da. Behar bezala kontrolatuta eta behar bezala prestatuta, kirol horrek onura handiak ekar diezazkieke haurrei. Areto-futbola futbolaren bertsio bat da, baita modalitate jarraituenetako bat ere. Berez den espektakuluaz gain, dela bere abiaduragatik edo teknikagatik, badago aukera gure pistetan areto-futbolean nabarmentzen diren jokalariek hamaika jokalariko futbolera jauzi egiteko. Izan ere, areto-futbolak asko laguntzen du egungo futbolean azkar eta eraginkorki pentsatu ahal izateko. Gainera, modalitate honek zangoetako muskuluen potentzia handitzen du, odola oxigenatu, gaitasun kardiobaskularra hobetu, erreakzio-abiadura, mugimenduen koordinazioa eta ikusmen periferikoa estimulatu, jauziaren potentzia handitu, testosterona-maila igo, gizartekotzen du eta taldean lan egiten irakasten du.

Haurrak areto-futbolean jokatzen has daitezke –bost jokalariko taldeak– Lehen Hezkuntzan hasten direnetik, sei urterekin. Badira futbola eta areto-futbola batera praktikatzea erabakitzen duten gazteak, baina mailaz igotzean, bataren edo bestearen artean erabaki behar izaten dute. Oso txikitatik bi modalitateak bateragarri egin baditu, bi kiroletako onurak lortzen dira. Alde batetik, areto-futbolean zelaia txikiagoa denez, haurrek tamaina txikiagoa izateagatik zailagoa den espazio batean driblatu behar dute, eta futbola aukeratuz gero, primeran etorriko zaien trebetasun bat garatuko dute. Oso txikitatik hasiz gero, oso azkar ikasten dituzte areto-futbolaren oinarrizko nozioak, eta beraz, futbolera jauzi egitea erabakitzen badute, besteen artean nabarmenduko dira, beren teknika onagatik. Taldeko kirola denez, laguntasuna, aurkariarekiko errespetua, solidaritatea eta antzeko balioak ikasten dira, etorkizunean pertsona hobeak izaten laguntzen duten bertuteak. Kirol guztiak dira osasunerako, ikasketarako eta portaerarako iturri positibo haurtzaroan. Eta areto-futbolak txikienen trebetasunak proiektatzen ditu jarduera fisiko oso eta atsegin horretan.

http://euskalkirola.eus/

Lotutako berriak