Itzuli

Dagoeneko baditugu mutualiako lan arriskuen prebentzioari buruzko argazki lehiaketaren XVII. edizioko irabazleak.

Aurten, bizitzen ari garen COVID-19k eragindako itxialdi egoera izanda ere, 150 argazki jaso ditugu

Mutualiak, apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren mundu egunean, Laneko Arriskuen Prebentzioko Argazki-lehiaketako XVII. edizioko sarien irabazleak jakinarazi ditu. Laneko arriskuen prebentzioko balioak argazki bidez nabarmentzea da lehiaketaren asmoa, alderdi guztietan: arrisku-egoerak, jardunbide egokiak, langileei, enpresaburuei, gazteei eta, oro har, gizarteari helarazi nahi zaizkion mezuak. Horren guztiaren helburua da laneko istripuen aurkako kontzientzia hedatzea, denon artean, lan-ingurune seguruagoak eratu ditzagun.


Epaimahaia honako hauek osatu dute:
• Francisco Javier González Gómez jauna, Osalaneko Plangintza zuzendariordea.
• José Antonio Carnero Fernández jauna, Bizkaiko Lan Ikuskaritzako burua.
• Jorge Arbaiza Zabalo jauna, Mutualiako Eragiketen zuzendaria.
• Mª del Mar Crespo Millan andrea, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzako arduraduna.

Epaimahaia modu telematikoan bildu eta jasotako argazkiak aztertu ondoren, epaimahaiko kideek, aho batez erabaki dute 2020an sari hauek ematea:

1. saria: Inés Morales Palacio andrea, «Infierno blanco» argazkiarengatik (1200 €)
2. saria: José Reyes Belzunce jauna «Alta tensión» argazkiarengatik. (900 €)
3. saria: David Tijero Osorio jauna, «Garbitzaileak» argazkiarengatik (600 €)

Zorionak irabazleoi!!!!

Prebentzio Aholkularitzak eskerrak eman nahi dizkie argazkiak bidali dituzten parte-hartzaile guztiei, eta hurrengo edizioetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Lotutako berriak