
- Bilbon izan den lehenengo jardunaldian gaur egungo lan-eremuko hainbat gai jorratu dira, eta 375 lan-aholkularitzak parte hartu dute.
- Oraingo honetan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Lurralde Zuzendaritzek egin dute Gizarte Segurantzaren Zuzeneko Likidazioaren aurkezpena, eta Mutualiako langileak izan dira gainontzeko gaien aurkezpena egin dutenak. .
- Hurrengo ekitaldiak, maiatzaren 7an Gasteizen, 12an Donostian eta 13an Eibarren izango dira.
Mutualia Foroa lan-aholkularitzen eztabaida foroa da; bertan, aholkulariek parte hartze aktiboa dute, eta zalantzak eta kontsultak egin eta erantzunak jasotzeko aukera dute.
Mutualiak, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen mutuak, 2009an sortu zuen foroa. Bere helburua lan-aholkularitzen ezagutzak sustatzea izan da; arau berriak ezagutzera ematea; eta aholkularientzat interesgarriak izan daitezkeen berrien berri ematea.
Orain arte hamaika ekitaldi antolatu dira, eta hamahirugarren honetan landutako gaiak ondorengoak izan dira:
09:20 Aurkezpena
09:30
Sistema de Liquidación Directa a la Seguridad Social (SLD) antes conocido como Sistema Cret@
Eva Suarez Magdalena
Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Diru-bilketako Kudeaketako Probintzia Zuzendariordea
Francisco José Izquierdo Zárraga
Bizkaiko RED Sistemaren Koordinatzailea
Galderak eta eskaerak
11:20 Atsedenaldia – Kafea
11:40 Gaur egungo gaiak
Kotizazio eta kontratazio pizgarriak
Zigor kode berria, azaroaren 20ko 1/2015 Lege Organikoa
Jurisprudentzia interesgarria
Susana Castaños del Molino anderea
Mutualiako aholkularitza juridikoko burua eta letraduna
Iñaki Esnal jauna
Mutualiako aholkularitza juridikoko letraduna
13:10 Galderak eta eskaerak
13:30 Foroaren amaiera
Mutualia Foroak azkeneko urteetan arrakasta handia izan du Euskadin eta posizio sendoa lortu du arauen azken berriak ikuspegi praktiko batetik ezagutzera emanez.
