Itzuli

Arrakasta handia “Lan Ikuskaritzaren arriskuen prebentzioari buruzko bisitaren aurrean nola jokatu” mintegian

Mutualiak mintegi teknikoa antolatu zuen Bilbon apirilaren 4an (asteartea), Lan Ikuskaritzaren arriskuen prebentzioari buruzko bisitaren aurrean nola jokatu azaltzeko.

Ricardo Mínguez Muñoz Eusko Jaurlaritzako GSLIren zuzendariordeak Lan Ikuskapenaren alderdi teknikoez eta prebentzioan atzerriko enpresekin koordinatzeaz hitz egin zuen jardunaldi horretan.  Halaber, Jesús Dalmau MeñicaIMQ Prevención enpresako zuzendari kudeatzaileak Lan Ikuskaritzaren bisitarekin lotuta enpresek izandako zenbait esperientzia ere azaldu zituen.

Hona hemen jardunaldian azaldutako alderdi interesgarrienak:

 

LAN-IKUSKARITZAREN ALDERDI TEKNIKOAK

(Ricardo Mínguez Muñoz jauna, Eusko Jaurlaritzako GSLIren zuzendariordea)

 

Lan Ikuskaritzaren antolamendua eta funtzionamendua

Gaur egun Estatuko Administrazio Orokorrak Eusko Jaurlaritzako eta Kataluniako Gobernuko administrazioekin batera lan egiten du lan-ikuskapenaren arloan.

Zein da Lan Ikuskatzaileen zeregina?

Lan-ikuskatzaileek araudia betetzen dutela zaintzeaz arduratzen dira, besteak beste, lan-harremanen, arrisku-prebentzioaren Gizarte Segurantzaren, enpleguaren, migrazioen eta abarren alorretan. Horrez gain, bitartekari-lana ere egin dezakete, laguntza teknikoa eskain diezaiekete erakundeei, eta informazioa ere eman jurisdikzio edo administrazioko organoei.

 

 Nola egiten da ikuskapena?

Ahalik eta sekretu eta inpartzialtasun handienaz egiten dituzte jarduerok, eta enpresari aldez aurretik jakinaraziko diote edo ez bisita egin behar diotela. Oro har, ikuskatzaileak bere burua identifikatzen du erakundearen instalazioetan sartu eta berehala, eta lan-jarduera egiten duten toki orotan sartzeko eskubidea du.

Nola gauzatzen dituzte jarduketak?

Planen edo programen ondorioz egin daitezke jarduketak, baita bere ekimenez edo salaketa batek eraginda ere, edota nagusiek aginduta edo beste organo batzuek eskatuta ere egin daitezke. Salaketa dagoenean, salatzailearen nortasuna ez da jakitera emango, eta enpresaren barruan interesak baditu baino ez zaio ikerketaren nondik norakoen berri emango.

 

Jarduketa horietan, ikuskatzaileak informazioa eska dezake, agerraldiak exijitu ditzake, agiri bidezko azterketak egin ditzake, kautelazko neurriak hartu, eta abar. Jarduketek hainbat ondorio izan ditzakete; besteak beste, zuzenketa behar duen ohartarazpena, jarduera etetea, edota lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen aseguru-primetako errekarguak edo murrizpenak.

 

Zer berme dituzte?

Beren funtzioak betetzean lan-ikuskatzaileek erabateko autonomia tekniko eta funtzionala izango dute, babesa bermatuko zaie mota guztietako indarkeria, hertsapen eta mehatxuen aurrean, baita okerreko jarrerekiko independentzia ere. Jarduketaren jatorria edozein izanik ere, egoki iritzitako ikertzeko jarduketa guztiak gauzatu ahal izango dituzte, baita egokitzat jotzen duten neurri oro hartu ere.

 

Ikuskapen-jarduketaren datuak

Laneko Arriskuen Prebentzioren arloan 2016an ondorioz izandako jarduketa eta arau-hauste nabarmenak

Laneko harremanen arloan 2016an ondorioz izandako jarduketa eta arau-hauste nabarmenak

 Berdintasunaren arloan 2016an ondorioz izandako jarduketa eta arau-hauste nabarmenak

Jesús Dalmau IMQ Prevención enpresako zuzendariak ere parte hartu zuen. Nabarmendu zuenez, ikuskapen-bisita bati aurre egiteko era onena da onartzea laneko arriskuen prebentzioa betebeharra baino gehiago dela, prebentzioa egiteak laneko arriskuak murrizten dituelako eta pertsonen osasuna hobetzera bideratuta dagoelako, hori izanik erakundeen aktibo nagusia. Enpresetako zuzendarien eta langileen prebentzio-kultura jasotzen dituzten informazioaren eta prestakuntzaren bitartez handitzea oso garrantzitsua dela ere nabarmendu zuen, bai oro har, baita ikuskaritzaren bisita baten aurrean ere.  Ez da gauza bera ikuskapen-bisita batean enpresaburuak Prebentzio Planaren karpeta ez aurkitzea, eta bisitan enpresaburuak eta langileek haren edukia eta beren eginkizunak eta ardurak ezagutzea.

IMQ Prevención enpresan izandako esperientziagatik, prebentzio-jarduera eraginkorra eta integratua, prebentzioaren arloko betebeharren betetze formalari kontrajarrita, lagungarria da gure teknikariek lantokien, makinen zein pertsonen arteko harremanen baldintzak –bitartekaritzaren bitartez gatazka dagoenean– hobetzeko egiten dituzten txostenetan oinarrituta erabakiak har ditzagun.

Lotutako berriak