
Aunar Elkartea Erakunde independentea, plurala eta akonfesionala da, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzea duena helburutzat.
Gure taldea jakintza-alor anitzeko pertsonez osatuta dago; boluntarioak eta kolaboratzaileak gara, lan-esperientzia handia dugu sektore pribatuan eta hirugarren sektorean, eta honako jardun-lerro hauetan oinarritzen dugu gure lana:
Elkartasunean sinesten dugu, gizartea hobetzeko tresna gisa, etorkizun justuagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko.
Emakumea garapenaren motorra dela sinesten dugu, eta emakumearen ahalduntzea eta genero ekitatea sustatzen ditugu.
Sozialki babesgabeen eta ahulen diren pertsonen alde lan egiten dugu, eta horien egunerokotasunean modu positiboan eragitea helburutzat duten proiektuak garatzen eta sustatzen ditugu.
Bistakoa da ELKARTASUN TAPERRA proiektuaren inguruan egiten dituela gure erakundeak jarduera gehienak, horrek garrantzi handia duenez, baina AUNAR Elkarteak baditu beste jarduera-esparru batzuk ere emakumearekin erlazionatuta; esaterako, sentsibilizazioa hezkuntza-alorrean eta laguntza teraupetikoa.
Gaur egun, proiektu hauek ditugu martxan:
ELKARTASUN TAPERRA (gurea)

Soberan geratzen diren jaki prestatuak aprobetxatzea; sektore pribatuak ekoizten du –jatetxeek, sukalde kolektiboek eta beste– janari prestatuaren edo aurrez erdi prestatuaren elaborazioan eta salmentan; era horretan, ez da janaria xahutzen. Elikaduran dagoen parekotasun eza berdintzea, horretan dauden alde izugarriak murriztea da zuzeneko helburua.
Ekinbide jasangarria da, kontsumo-sistemara bihurtzen dugu-eta berriro nutrizio-balioa bere horretan kontserbatu eta kalterik izan ez duen baliabide bat –bestela, zakarretara botako lirateke hondakin moduan–, eta, horrekin batera, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsona babesgabeen alde egiteko modu bat ere bada.
TARTEKARI SAREA (BFA)
Genero-bortizkeria desagerrarazteko gizarte-laguntzarako Eragileen Sarea.
HEZKUNTZA-TAILERRAK JANARI-XAHUKETAREN KONTRA SENTSIBILIZATZEKO (gurea)
Sentsibilizazio-lana egiten gabiltza ikastetxeetan, tailerren bidez, ikasleek kontsumo-ohituren ikuspegia aldatu eta etxean janaria hobeto aprobetxatzen ikas dezaten.
TAILER TERAUPETIKOAK (gurea)
Emozioek elikaduran eragina dutela jakinaraztea da helburua, eta ohartaraztea horrek badituela arriskuak, azkenean osasunerako kaltegarria izan daiteke eta.
Gugan eragina duten emozioak identifikatzea; jaten dugunaz kontziente izanez elikatzea, tresna pertsonalak geureganatuz eta garatuz joatea, larritasun- eta antsietate-faktoreak murrizteko.
JARDUN-EREMUA: Bizkaiko Lurralde Historikoa
AUNAR ELKARTEA UDALERRI HAUETAN DABIL LANEAN BERE PROGRAMETAKOREN BATEKIN:
Alonsotegin, Zallan, Balmasedan, Barakaldon, Sestaon, Portugaleten, Erandion, Txorierriko Mankomunitatean.
|
Ekinbidea aurkezten duen entitatea: AUNAR ELKARTEA |
|
Helbidea/Egoitza soziala: Ikastalde kalea, 1. etxabea – BILBO 48013 |
|
Telefonoa/Faxa: 94 427 87 55 |
|
Posta elektronikoa: aunarelkartea@gmail.com |
|
IFK: G 95752010 |
|
Eraketa-data: 2014ko urtarrilaren 2an |
|
Izaera juridikoa: Irabazi Asmorik gabeko Elkartea |
|
Inskripzioa Erregistroetan: |
|
Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorra: AS/B/18132/2014 zk.
|
|
Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa: 1192 zk.
|
|
Bilboko Udalaren Hiritarren Partaidetzaren Entitateen Udal Errolda: 1699 zk.
|
|
Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra
|
