2017/01/26
Duela gutxi hainbat epai judizial atera da argitara, jurisprudentzia ezartzen ari litezkeenak, azkenean, autonomo sozietarioek 50 euroko tarifa lauaren onuradun izateko aukera izan dezaten; eta ez hori bakarrik, baita Gizarte Segurantzari auzia jartzeko aukera ematen diete ere, 2013ko otsailaren 24aren ondorengo altatik atzeraeraginezko ondorioekin, urte horietan sobera ordaindu dituzten kuotak itzultzeko eskatuz.
Albistea Galiziako Justizia Auzitegiko 327/2015 eta 211/2015 epaien ondoren etorri da; epai horiek, Lugoko Enpresaburuen Konfederazioaren (CEL) alde erakunde hark aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren alde egin zuten eta enpresa berri bateko kideek Gizarte Segurantzako hobariak izateko duten eskubidea dutela defendatzen dute; hobari horiek ekintzailetza bultzatzen dute eta ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legean jasota daude.
Auzitegiak, CELen alde epaitzean, «arauaren espiritua eta xedea»ren alde egiten du, «helburutzat, autoenpleguaren bitartez, gazteen langabezia murriztea» duena.
Aldeko erabaki horri Madrilgo Justizia Auzitegiarena gehitu behar zaio; 52/2015ko ebazpena izan zuen beste epai batean, errekurtso-jartzaileak ekintzaileari laguntzeko neurri gisa aurreikusitako onurak jasotzeko zuen eskubidea aitortzen zuen, aipatu dugun Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren araudiaren arabera.
Aldeko bi epaien ondorioz auzi-jartzaileei Gizarte Segurantzaren araudia aplikatu beharko zaie, eta 2013ko otsailaren 24aren ondoren alta emandako autonomo sozietarioei 3.700 eurora bitarteko erreklamazioa egiteko bidea ematen die. Ildo horretan, Lugoko Enpresa Konfederazioak ulertzen du epaiak interpretatzeko irizpidea «baliozkoa dela 11/2013 Legearen 29. eta 30. artikuluetan 30 urtetik gorako autonomoei ezarritako murriztapenentzat».
Oraindik goiz da autonomo sozietarioek tarifa lauaren onuradun izaterik izango duten ziurtatzeko, epai horiek, CELek jakinarazten duen bezala, eraginkortasun zuzena erreklamatzaileengan bakarrik baitute, nahiz eta beste ekintzaile batzuentzat oinarri izan.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak jakinarazi du ez dagoela indarrean inongo araudi berririk, eta beraz, autonomo sozietarioek, hasiera batean, ezingo diotela tarifa lauaren murriztapenari heldu.
Epai horiek argitara ateratzea ez da nahikoa legea aldatzeko, eta Administrazioak ez ditu bere egiten, autonomo sozietarioari, sistematikoki, enplegua sortzeko eta ekintzailetza sustatzeko sortutako tarifa lauaren hobariak ukatzen jarraitzen baitu.
Nahiz eta Gizarte Segurantzaren gaiari buruzko jarrera irmoa den, Justiziak erabaki du Estatuko Administrazioak hobariak eta murriztapenak autonomo sozietarioari ere aplikatu behar dizkiola; izan ere, gaur egun, ez baitago agerian legean eta Administrazioan inongo baztertzerik dagoenik, autonomo sozietarioa hobari horiek behar dituzten enpresa txikietan ohiko forma juridikotzat hartzeko.
Autonomo sozietarioak tarifa laua eduki ahal izatea interes kolektiboko gai bat da, eta enpresa-talde desberdinek ekintzaileak animatzen dituzte hobariari heltzeko eskubidea eska dezaten.