Itzuli

Badmintona Kirol azkarra eta gero eta zabalduagoa

Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetan, oraingoan, gazte praktikatzaile eta jarraitzaileen artean gero eta zale gehiago dituen modalitate bat izan behar dugu hizpide. Joan den azaroan, ia bi astean, Miribillako Bilbao Arenan 1.190 badminton-partida jokatu ziren, junior kategoriako Mundu Txapelketa zela eta. 63 herrialdetako 600 jokalarik hartu zuten parte, batez ere Txinakoak ia final guztietan. Euskal ordezkari onena, Gipuzkoako Clara Azurmendi, final-hamaseirenetan kanporatu zuten. Argi geratu zen kirol hau gure artean gero eta arrakastatsuagoa dela, dela poliki-poliki duen gero eta lehiakide gehiagogatik, dela bere irismenagatik, oso entretenigarria dela ikusten ari den modalitate bat baita. Badmintona Euskadin gero eta gehiago praktikatzen den kirol bat da, espezialitate dinamiko, azkar eta oso dibertigarria baita. Diziplina nahiko osatua da, eta aproposa ohiko entretenimenduetatik ihes egin nahi duten pertsona horientzat. Orain arte, amateur modura praktikatzen zen maizago lehiazko joko baino. Egun, gero eta lehiaketa gehiago dago.

Badmintona kirol intentsibo bat da, teknika landua eskatzen du, eta erresistentzia handia partidetan. Erregularki jokatzen denean, besoak eta zangoak indartzen dira, eta belaunetako, izterretako, orkatiletako eta sorbaldetako zalutasuna eta gogortasuna ere hobetzen dira. Izan ere, badmintonak etengabe mugimenduan egotea eskatzen du; hori dela eta, jarduera aerobikoa oso altua da, eta arnas- eta zirkulazio-sistemei on egiten die. Erraketa batekin eta pilota hegalari batekin jokatzen den jokoaren ezaugarriak direla eta, diziplinak koordinazioa, erreflexuak, abiadura, oreka eta lehen aipatutako erresistentzia bizkortzen ditu. Badmintonean gorputzeko ia muskulu guztiak lantzen dira, eta, adibidez, ordu erdiko entrenamendua teniseko ordubetekoaren parekoa da. Abiada hartzerakoan, tarte txikiko korrikaldi azkarretan, asko lantzen dira ipurmasailak, hala nola abdominalak eta dortsalak pilota jasotzean eta itzultzekoan. Beraz, onura asko ditu, gainera artikulazioak indartzen eta espazioko pertzepzioa hobetzen dutenak, baita ikusmen-zolitasuna ere. Badmintonean, afizionatu gisa, kirol-bizitza osoan aritu daiteke. Entrenatzaile eta espezialista askok gomendatzen dute, sasoian egoteko eta zirkulazio sistema eta sistema aerobikoa baldintza optimoetan izaten laguntzeko modalitate bikaina baita. Obesitateari, estresari eta antsietateari aurre egiten ere laguntzen du.

«Badmintona Euskadin nahiko finkatua dago, batez ere, Gipuzkoan, eta zerbait gutxiago Araban. Bizkaian sartzen ari da, eta gero eta interes handiagoa nabaritzen ari da Bilbon egindako Munduko Lehiaketa juniorretik. Klub eta lantalde berriak daude», nabarmendu du Andoni Azurmendik, Badmintoneko Euskal Federazioaren lehendakariak.

Lotutako berriak